25 milioi euroko isuna Iberdrolari, argindarraren tarifa amarruz igotzeagatik

  • Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak (CNMC) merkatu elektrikoa manipulatzea eta milioika etxebizitzatako argindarraren tarifa %10 baino gehiago handitzeko amarru egitea leporatu dio Iberdrolari. CNMCk oso larritzat jo du konpainiaren jokabidea, eta 25 milioi euroko isuna ezarri dio, 2014an lortutako mozkinen %1. Espedientean irakur daitekeenez, egindako iruzurrari esker 21,5 milioiko irabaziak eskuratu zituen Iberdrolak.


2015eko abenduaren 01an - 15:26
San Estebaneko zentral hidroelektrikoa, Galiziako Sil ibaian. Bertako urtegian eta beste bitan ura atxiki zuen Iberdrolak, elektrizitatea garestitzeko.

CNMCren arabera, 2013ko azaroaren 30a eta abenduaren 23a bitartean Iberdrolak ura atxiki zuen Espainiako Estatuan dituen hiru urtegitan, justifikaziorik gabe. Konpainiaren asmoa argindarra garestitzea izango zatekeen, 2014ko lehen hiruhilekorako prezioa ezarri behar zen enkantea egin baino lehentxoago.

Iberdrolak geldiarazitako zentral hidroelektrikoen hutsunea betetzeko zentral termikoetako argindarra sartu zen merkatuan, eta horrek eragin zuen, CNMCren hitzetan, megawatt-orduko zazpi euro (%8,75) garestitzea tarifa. Hala, abenduaren 19an egindako enkante elektrikoa baldintzatu zuen Iberdrolak. Oraingoz Espainiako Estatuan egin den azken enkantea izan zen hura; handik gutxira Industria Ministerioak, sortutako polemika zela-eta, bertan behera utzi zuen argindarraren salneurria ezartzeko sistema hori.

Transnazional bizkaitarrak esan du erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela Espainiako Entzutegi Nazionalean. CNMCren aurrean argudiatu dute ura atxiki zutela urtegien maila baxua zelako eta eskari handieneko sasoirako ura gorde nahi zutelako, baina lehiakortasunaz arduratzen den batzordeak ez ditu aintzat hartu konpainiaren azalpenak. “Urtegien maila aurreko urtekoa baino nabarmen handiagoa zen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude