Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

  • Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten ertzainek herriko merkatuan.


2016ko urriaren 06an - 12:27

Jone Amezagaren kasua

Ustez 'terrorismoaren gorazarrea' egiten zuen pankarta bat eusten zuen makilan aurkitutako hatz-marka batzuk frogatzat hartuta zigortu zuten Jone Amezaga Arriaga gazte errigoitiarra 18 hilabeteko espetxe zigorrera.

Hamar egunean espetxean aurkezteko agindua iritsi zitzaion Amezagari. Ertzaintzak ordea, ARGIAk aurreratu zuenez, herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Espainiako Auzitegi Nazionalari 2014ko azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen zituen argazkiz lagunduta. Amezagaren kasuan, atxiloketa egiteko dagoen hamar eguneko epea kritikatzen du, desobedientzia ariketa aurreikusten zela argudiatuta. Dokumentua osorik da kontsultagai. Idazki horrek "zantzu politikoak" zituela salatu zuen 'Jone Libre' mugimenduak.

Horrela, Jone Amezagaren atxiloketa aurreratzea lortu zuen Ertzaintzak eta gaztea "bilatu eta atxilotzeko" agindua eman zuten. 21 egun eman zituen ezkutuan, herritik alde eginda, Jone Amezaga Arriagak. Bitartean, gazteak "herrian libre bizi ahal izateko baldintzak sortzeko saiakera" egin zuten ehunka herritarrek. Aterki laranjak erabili zituzten gaztea babesteko Jone Libre dinamikari hasiera emanez. Asteburuan ehunka lagun bildu ziren Gernikan Amezaga babesteko deiari bat eginez.

Atxiloketa bortitza

Ertzaintzak Abenduaren 15eko astelehen goizean atxilotu zuen Jone Amezaga Gernikako merkatu plazan. Polizia autonomikoak modu bortitzean egin zuen atxiloketa, borra hedagarriak erabili zituzten kalez jantzitako poliziek. Topatu proiektu komunikatiboak, Herri Librea ekimenak eta ARGIAk elkarlanean egindako bideo honetan eman genuen atxiloketaren berri:

 

ARGIAk zuzenean eman zuen gertatutakoaren berri eta eraso horien lekuko izan zen.

2016ko ekainaren 11n aske utzi zuten errigoitiarra. Hemezortzi hilabeteko espetxe zigorraz gain, dispertsioa eta isolamendua ere ezagutu ditu gazteak. Orotara, hiru hilabete eman zituen isolatuta Zaballan (Araba) eta pare bat aste Soto Del Realen (Madril) dispertsio politikaren ondorioz. Gainontzeko zigorra Brievako espetxean (Avila) bete du.

Informazio gehiago


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jone Libre dinamika
2016-06-07 | Topatu.eus
Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


Jone Amezaga atxilotu du Ertzaintzak bortizki

Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude