2.300 sinadura batu gura ditu Durangoko Erabaki plataformak, trenbideko lurrei buruz galdeketa eskatzeko

  • 2006an trenbide zaharreko eremurako landutako plan bereziak bost etxe dorre –554 etxe guztira– jasotzen zituen, aisialdirako guneez gainera. Bada, proiektu horren aurka dauden herritar batzuek Erabaki izeneko plataforma sortu dute, eta eremu horretan egingo dena herri galdeketa baten bidez erabakitzea gura dute. Asteazkenean egin dute aurkezpena, Maristak ikastetxean, eta ikusmin handia sortu du. 100 lagunetik gora batu dira, aretoa bete dutenak.


2018ko maiatzaren 24an - 09:25

Galdeketa eskatzeko, sinadura bilketa hasi dute asteazkenean bertan; gutxienez 2.300 beharko dituztela uste dute (erroldatutako 18 urtez gorakoen %10), proposamena udalean aurkezteko. Iragarri dute datozen asteetan hainbat lekutan ipiniko dituztela sinadurak batzeko mahaiak, eta ekainaren 17an jai bat antolatuko dutela asmo horri bultzada handi bat emateko. "Sinadurak lortuta, galdeketari ezezkoa esatea kostako zaiela uste dugu. Esperantza hori dugu", azaldu du Erabakiko kide Mikel Uriguenak mahaitik.

Aparte, galdeketa egin bitartean proiektua geratzea eskatu diote udalari. Proiektuaren inguruan "informazio kontrajarriak" jaso izan direla kritikatu dute, eta informazio errealen beharra azpimarratu dute. "Herritar moduan erreklamatzeko eskubidea dugu, gure lurra baita", esan du Bego Larrañaga plataformako kideak. Aurkezpenera batu den jendearen artetik ere galderak irten dira.

Errepide berriaz

Herri galdeketa bultzatuko dutenek uste dute ez dela behar etxe dorrerik. Gainera, etxeei irteera emateko eraikiko den errepide berriak "Durango erdibitu" eta Ezkurdi autoz beteko duela ohartarazi dute. Kontrara, espazio horretan parkea, berdegunea edo jolastokia eraikitzeko ideiak bota dituzte. 

Bestalde, gogoratu dute ETS eta udalaren hitzarmena epaitegian errekurritu duela oposizioak. ETSk 4 milioi euro inguruko zorra du, etxe dorreen altuerak arauetan ezarritakoa gainditzen duelako. Zor hori zelan kitatu adosten du hitzarmenak. Udal gobernuaren ustez, baina, errekerimendu horrek "izaera elektoralista" du.

Albiste hau Anbotok argitaratu du, eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude