23 pertsona ezagun eta 500 haur Euskalerria Irratiaren alde kantuan

  • Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVD-a kaleratu dute Ene kantak ekimeneko kideek eta Oneka izena jarri diote. Haurrentzako 20 kantu berri eta beste hainbeste bideoklip bildu ditu, 23 pertsona ezagunek abestuak.


2014ko urriaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Besteak beste, Fermin Muguruzak Euskalerria Irratiari abestu dio, Ruper Ordorikak zeliakoei eta Manolo Garciak ingurumenari… Halaber, azken honek euskaraz abestutako kantuaren bideoa ere izango da DVD-an. Abeslariez gain, kantuan aritu dira futbolariak, pilotariak, bertsolariak…

Bideoetan Kukuxumusuko lagunek prestaturiko ilustrazioak ageri dira eta pertsona ezagunak ez ezik, 12 ikastetxetako 500 haurrek ere parte hartu dute.

Proiektua auzo lanean eraiki da; Ene kantak ekimeneko kideak musu truk aritu dira lanean, pertsona ezagunek modu berean abestu dute, eta 689 lagunek 18.467 euro jarri dituzte, egitasmoa finantzatzeko crowdfunding bitartez.

CD- DVD-a eskuragarri dago enekantak.com webgunean edo Iruñeko hainbat dendatan: Karrikiri Euskal Denda, Katakrak, Elkar, Abarzuza...

Proiektuaren aurkezpen festarako sarrera guztiak agortu dira. Ekitaldia, urriaren 15ean izango da Gaiarre antzokian, eta publizitatea Whatsapp bidez bakarrik egin badute ere, txarteldegietako 800 sarrerak agortu egin dira. Nolanahi ere, Gaiarrera joaterik ez dutenek, 0 ilara-ren bitartez lagundu dezakete.

CD- DVD-aren etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izango da eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko dute.

Proiektuan parte hartu duten pertsonen zerrenda:

Fermin Muguruza (musikaria)

Ruper Ordorika (musikaria)

Mikel Urdangarin (musikaria)

Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria)

Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak)

El Drogas (musikaria)

Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria)

Manolo Garcia (musikaria)

Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria)

Alaia Martin (bertsolaria)

Oinatz Bengoetxea (pilotaria)

Abel Barriola (pilotaria)

Jon Apezetxea (pilotaria)

Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria)

Asier Riesgo (Osasunako futbolaria)

Markel Bergara (Realeko futbolaria)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


Eguneraketa berriak daude