Desobedientzialariek, Autodeterminazioaren Biltzarrekoek,
Demoek eta Zuzen Ekintza taldeak "Egunkaria"ren alde martxoaren 13an abian jarritako kanpainaren baitan 2.220 autoinkulpazio bildu dituzte. Agiri hauek Juan del Olmo epaileari bidali dizkiote. Bestalde,
ELA eta
LAB sindikatuetako idazkari nagusien babesa izan zuten "Egunkaria"ko langileek pasa den ostiralean (16) Donostiako Bulebarrean egindako ohiko elkarretaratzean.