21 urte nahikoa dira! MME nekazaritzatik kanpora!

  • Merkataritzaren Munduko Erakundea eta Elikadura Burujabetza kontzeptu antagonikoak dira. Lehenbizikoaren helburua da urratsez urrats mundu osoan merkatu “libre” bat eraikitzea, baita nekazaritzan ere, ekoizpena oztoporik gabe eramateko munduko leku batetik bestera, produkzio-kostu txikienak dituen tokian kokatuz. Horren ondorioz, munduko eskualde bakoitza espezializatu egiten da bere testuinguruan merkeena den ekoizpena egiten. Lehiaketa horretan, ikuspegi sozialak, lokalak, ekonomikoak eta ingurumenarekikoak ez dute baliorik.

Alazne Intxauspe  |  Andoni Garcia
2017ko abenduaren 13a

Borroka horretan, aurrez aurre daude makina handiak erabilita 1.500 tona ekoizten dituen Europa edo AEBetako zereal ekoizlea, eta bi tonara iristen den Afrikakoa. Borroka horretan, laguntzetan milioiak jasotzen dituen herrialde aberatsetako laborantza dago batetik, eta inongo laguntzarik ez duen herrialde pobreetakoa bestetik. Borroka horrek berak buruz buru jartzen ditu lurra traktoreekin lantzen duten 28 milioi baserritarrak, eta lan hori abereak erabilita egiten duten 250 milioiak. Lehia horren alde batean daude Europako NBPren laguntzen %20 jasotzen duen ekoizleen %80, eta  beste aldean %80 jasotzen duen %20 (Hego Euskal Herrian %10ek hartzen ditu zuzeneko laguntzen %60). Euskal Herrian oso esanguratsuak diren ekoizpen batzuetan, behi esnearenean esaterako, parez pare daude urtean 250.000 litro ekoizten dituztenak, eta epe berean milioi bat litrora iristen direnak.

MMEk apustu argia egiten du ekoizpen industrial eta intentsiboaren alde, esportaziora bideratutako sektoreetan espezializatuta. Eta hala ere, azpimarratzekoa da tokian tokiko merkatuak hornitzen dituzten nekazariek munduko herritarren %70 elikatzen dituztela, eta janari hori guztia ekoizten dutela baliabideen %25 baino gutxiago erabilita (ura, lurra, erregaia…). Nezakaritza ekoizpena ezin daiteke izan munduko merkatuen fluktuazio eta menpekotasunen araberakoa; merkatua da ekoizpena errespetatu behar duena. Nekazaritza elikadura da, eta elikadura negoziaezinezko eskubidea da hemen eta munduko herri guztietan.

Elikadura burujabetza aldarrikatzen dugu, beren elikadura sistema definitzeko eta erdigunean elikagai ekoizleak jartzeko herri guztiek duten eskubide gisa.

Helburu horrekin borrokan jarraituko dugu EHNE-Bizkaian eta La Via Campesinan. Antolatu egingo gara, eutsi egingo diogu, eta mundu osoan elkartasunezko ekimenetan izango gara, gure kideen parte hartzeaz eta gure aliatuen laguntzaz, gobernuei exijituz MME errefusatu eta nekazaritza beste era batera antola dezatela.  


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Mozal Legearen indargabetzea eskatzera goaz Legebiltzarrera

Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.


Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


2018-04-24 | Joxe Aldasoro
"Seme" proiektua

“Haurrek eskubideak dituzte eta, helduok, eskubide horiek betearazteko obligazioa” dio Francesco Tonucci psikologo eta ikerlariak.  Proiektuak helburu horixe du: Etxarriko haur baten eskubideak gauzatzea.


2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.


Perbertsioa

Barka diezadala Urkullu jaunak, baina Ertzaintzaren aurreko pulpitoan egindako deklarazioetatik abade trazak hartu dizkiot, eta ez kristautasunaren fedea bete-betean jarraitzen duenarena, baizik eta abade perbertsoarena.


2018-04-23 | I˝igo Gandarias
Pribatizazioaren aurka... Elurra!

Asteak pasa dira urtetan izandako elurterik handienak azkenengoz Euskal Herri osoa zuritu zuenetik. Aspaldiko partez ez zela gure herri osoa zuri esnatzen.


Kapitala baino gehiago balio dute gure lurrek

Zenbat ontasun eta zenbat lur aldatu ote da eskuz azken hamarkada hauetan, gehiagoko axolarik gabe, gehiagoko ardurarik gabe? Erabiltzen zituztenen eskutik “gozatuko” dituztenen eskurat. Lau sosen truke!


2018-04-22 | Nora Barroso
Kolonizazioa, jabegabetzea eta fikziozko mugak

Asko dugu ikasteko guztion bizitza –eta ez soilik talde batena– kontuan hartzen duten haiengandik, naturaren oparotasuna eta jarioarekin harmonian bizi diren komunitateengandik. Eta, aldi berean, guk ikasitako gauza asko deseraikitzeko daukagu.

Lolita Chavez (Ixim Ulew; Guatemala, 1971)  K’iche’ Herrien Kontseiluko ordezkaria da; ama naturaren, lurraren, eta giza eskubideen defendatzailea eta ekintzaile indigena. Komunitateko ageriko lana egiten hasi zenean,... [+]


Merkatuaren dogma eta ondorioak

Azken ekonomia uzkurraldian Grezia, Irlanda, Espainia eta Italiak pairatu zituzten ondorio larrienak, eta burua ezin altxatuz dabiltza harrez gero. Esaten ziguten Europar Batasuneko (EB) merkatua eratu ahala, ongizatea besterik ez genuela ezagutuko, baina denbora aurrera doan heinean, oso talde txiki bat profitatzen ari da, %1 ospetsu hori. Bien bitartean, gehiengo zabalarentzat miseria, etxe-gabetzea, langabezia edo soldaten balio galtzea ekarri du; ahaztu gabe jubilazio pentsioak murrizten... [+]


2018-04-22 | I˝aki Murua
Ni neu

Niak maiz eskatzen dit “teknologia”-n eguneratuago egoteko: Iphone-aren azken bertsioa erosita beharko nuke eta auto berria, bigarren eskuko ia 350 mila kilometro dituen horren ordez!

Neuk erabakitzen dut, ordea, eta mugikorra 2.0 izanagatik eta modelo zaharrena, balio didala erabaki dut. Gauza bera autoarekin, eskua hartua diot eta ezagutzen ditut bere zirrikitu gehienak, akatsik ohikoenak, eta abar. Teknologia gure aurretik joatea aspalditxo onartu nuen, baina egunero erabili... [+]


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude