20.500.000 euroko zorra barkatu al zion Kutxabankek PSOEri?

  • Galdera horri erantzutera joan zen asteartean Kutxabankeko kontseilari ordezkari bat Espainiako Senatura. Hala ere, ez zuen argitu bankuak zorra barkatu ote zion Alderdi Sozialistari.


2017ko azaroaren 15an - 11:23
Arg: Borja Puig (PSOE)

Sekretu profesionala deiturikoa baliatu zuen asteartean Francisco Javier Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkariak Espainiako Senatuan. Medikuak gaixoaren datuak gordetzera bezala, “legeak“ behartzen omen ditu bankuak “sekretua gordetzera”. Hori argudiatu, eta azalpenik eman gabe itzuli zen etxera Lurueña.

Etxe barruan nahikoa lan ez eta Alderdi Popularrak PSOE salatu zuen 2006an BBK-k (orain Kuxatabank) 21 milioi euroko zorra barkatu ziolakoan. Garai hartan Jose Luis Rodriguez Zapatero zen Espainiako Gobernuko presidentea. Zenbait alderdiren finantzaketan aurkitu dituzten irregulartasunak  ikertzeko helburuarekin Espainiako Senatuan batzordea osatu dute. Bertan, PPk bakarrik hartzen du parte,  gainontzeko alderdien ustez, bere ustelkeria kasuak tapatzeko erabili nahi baitu komisioa Alderdi Popularrak.

Santander, BBVA, Caixa eta Kutxabank dira PSOEri zorra barkatu zieten bankuak Senatuko batzordearen arabera. Zor hori zergatik barkatu zien jakin nahi du batzordeak eta horretarako banku horietako zenbait ordezkarik hitz egin behar izan zuten Senatuan. Guztiek ez zuten hitz egin eta falta direnek abenduaren 11n pasa beharko dute ganberatik.

Alderdiak banketxeen menpe?

Azken urteetan gogor salatu izan dute herri mugimendu ugarik alderdi politikoek bankuekiko duten menpekotasuna, bankuekiko loturak alderdi horiek aurrera eramaten dituzten politiketan eragina dutela uste baitute askok.  Horregatik, zenbait alderdik bestelako finantziazio bideak jarri dituzte martxan.

Hala ere, alderdi politiko nagusiek oraindik zor handiak dituzte banketxeekin. Ondoko grafikoan ageri diren datuak 2015. urtekoak dira:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSOE
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


Pedro Sánchez
“Beharra bertute bihurtzea da tokatzen dena”

Amnistia legea eta "bizikidetza" politikak defendatu ditu Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioan, Espainiako Kongresuan. Amnistia "Espainiaren interesen izenean" emango dela azaldu du: aurreko legegintzaldiko... [+]


Eguneraketa berriak daude