argia.eus
INPRIMATU
2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa
  • Getxon abiatuko da irailaren 24an eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 26a
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finala, Barakaldon. / XDZ - Gari Garaialde

"Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusiz" erabaki du Bertsozale Elkarteak txapelketa nagusia datorren udazkenean egitea.

"Euskal Herrian zehar, herrialdez herrialde, herriz herri, eragitea eta bertsolaritza sustatzea da elkartearen helburua. Ondorioak nabariak izan ohi dira: zaletasuna areagotzen da, bertso-eskolentzat bizigarri dira eta ilusio piztaile da tokian tokiko bertsogintzan. Xede horrekin eta Iruñean Nafarroa Arenak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako beharrezkoak diren azpiegiturak eskaintzen dituela aztertu ondoren, Bertsozale Elkarteak finala bertan egiteko erabakia hartu du". Dioenez, "ohiko bertso plaza berreskuratzea da bertsolaritzaren mugimenduaren asmo nagusia une honetan".