2020ra arteko Industrializazio Plana aurkeztu du Jaurlaritzak, sektorearen krisi betean

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen sailburu Arantxa Tapiak 2017-2020 epealdirako Industrializazio Plana aurkeztu du, astearteroko gobernu bileraren ostean hedabideen aurrean egindako agerraldian. Azkenaldian EAEn kinka larrian dauden enpresak direla eta (Xey, CNA, La Naval…), aurreko legealdian bere sailera laguntza bila jo zuten ia enpresa guztiei (%94, zehazki) arreta eman zietela adierazi du Tapiak, eta zehaztu du horrek balio izan zuela 22.000 lanpostu gal ez zitezen.


2017ko uztailaren 18an - 16:38
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen sailburua. (Arg.: Eusko Jaurlaritza)

2017-2020rako Jaurlaritzak aurkeztu duen planaren helburuetako bat enpresa txiki eta ertainak sendotzen laguntzea dela adierazi du sailburuak; inbertsio funts berria sortuko dute horretarako, batez ere iturri pribatuetatik elikatuko dena. Jaurlaritza funtserako bazkideak negoziatzen ari dela esan du Tapiak.  

Guztizko finantzazioa, berriz, 1.225 milioi eurokoa izango da, horietatik 295 urte honetarako. I+G-n egindako gastua urtero %5 handitzeko konpromisoa agertu du Eusko Jaurlaritzak.

Krisi egoeretarako plan zehatzik ez

Tapiaren esanetan, Industrializazio plan berriak ez du jasoko eginbide zehatzik ataka larrian dauden enpresei laguntzeko, kasu bakoitza desberdina delakoan. Laguntza programak egin badaudela gogorarazi du, hori bai. Zehazki, Bideratu Berria izenekoa aipatu du. Europar Batasunak baldintza zorrotzak ezartzen ditu programa horretaz baiatu ahal izateko, eta hortaz oso enpresa gutxik jasotzen dute laguntzarik bertatik. Aurreko legegintzaldian, lauk. Eta hain zuzen horixe du aurrekontua programak: lau milioi euro.   

EH Bilduk kritikatu du Eusko Jaurlaritzak martxoan publiko egindako plana ostera aurkeztu baizik ez duela egin, iritz publikoaren aurrean euskal enpresa asko jasaten ari diren egoera kritikoari “nola aurre egin badakiela erakutsi nahian”. Iker Casanova koalizioko legebiltzarkidearen esanetan, “Tapia aurkeztu duena aspaldi iragarritako inbertsio eta neurrien nahasketa bat baino ez da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude