European Journal of Epidemiology komunikabide zientifikoan publikaturiko ikerketak argi uzten du 2019 bukaeran jada Europan genuela koronabirusa.
Osasunaren Mundu Erakundeak izurrite egoera deliberatu aitzin Europan barna genuen COVID-19 birusa. Frantziako Estatuan adibidez, 2019ko azaroan jada presente zen birusa, European Journal of Epidemiology komunikabide zientifikoan publikaturiko ikerketaren arabera. Inserm, Santé publique France eta Paris eta Marseillako unibertsitateek publikaturiko ikerketaren emaitzak dira.
2019ko azaroaren 4tik 2020ko martxoaren 16ra bildutako analisietan oinarritzen da artikulua. Zehazkiago, 200.000 laguni buruturiko pruebetan 353 parte-hartzailek zituzten SARS-CoV-2 birusari buruzko antigorputzak –hauetarik hamahiru 2019 urte bukaera aitzin kontabilizatuak izan ziren–. Bestelako ikerketa zientifikoak gehiturik, argi gelditzen da ez zirela "positibo faltsuak".