argia.eus
INPRIMATU
2019-nCoV koronabirusaren eraginaren datuak jarraian erakusten ditu John Hopkins zentroak
  • 2019-nCoV koronabirusaren eragina datuz bezala mapaz jarraian ezagutzeko modua eskaini du Johns Hopkins Zientzia eta Sistemen Ingeniaritzarako Zentruak, bizi-bizian eskainiz epidemiak orain arte mundu osoan kutsatu dituenen kopuruak: kutsatuak, sendatuak eta hildakoak. . Iturri ziurrak erabiltzen ditu bilketarako: Munduko Osasun Erakundea, AEBetako gaixotasunen kontrolerako zentroen agentzia eta Txinako Gobernuaren NHC eta Dingxiangyuan zentroenak.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 31
2019-nCov koronabirusaren eragina ostiraleko (31) goizaldeko 03:30ean.

Johns Hopkins zentroaren mapa interaktiboa da, bertan puntu gorri batez irudikatzen da koronabirusaren eragina ziurtatu den gune bat, kutsadura kasuak zenbat eta ugariagoak orduan eta puntu gorriak lodiago. Alboetan sailkaturik ageri dira herrialde edo eskualdeka sailkatuak gaixotuen eta hilen datuak.

Eguneraketak noiz eginak diren EST orduetan daude markatuta, AEBetako ekialdeko ordua, Euskal Herrikoa baino 6 ordu goizago. Albiste hau plazaratzeko orduan (13:30) azken eguneraketak biltzen zituen goizaldeko gure 03:30 arteko datuak (09:30 pm EST): 9.776 kutsatu mundu osoan, horietatik 2013 hilak. Heriotza guztiak Txinak gertatu dira