2017ko Bidarraiko kabalkada

  • 2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna sentitzen zen. Halarik ere, hastapen batean ematekoa zuten kabalkada urriaren 1ean urriaren 8a partez baina aro txarrarengatik ezinezkoa izan zuten. 100 parte hartzaile baziren, eta bi aldietan 1300 pertsona etorri ziren ikusterat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 09an - 11:19
Kabalkadako entsegua, Bidarrai, 2017-09-17. Argazkia: Thierry Truffaut

 

 

 

Bidarraiko kabalkadako entsegua

 

 

Kabalkadako entsegua, Bidarrai, 2017-09-17. Argazkia: Thierry Truffaut

 

 

 

 

 

Bidarraiko kabalkadak, ohiko ezaugarriak biltzen zituen, dantzariak baziren, toberak, musikariak baita atzean gelditu ziren laguntzaile guziak ere, jostunak adibidez. Bi ordu eta erdiz auziak eta dantzak segitu ondoren, etorri ziren guziak taloak eta edariak atzeman ahal izan zituzten eta nola ez “Kanaldude” herriko enpresak han-hemenka utzi zituen DVDak manatzeko eskaera orriak.

Artikulu honen idazteko interesgarria iruditu zait parte hartzaile baten elkarrizketatzea. Segidan, Battitt Etxart 18 urteko dantzariarenganat joan naiz, jakinik dantza irakaslearen laguntzailea izan zela eta anitz inplikatu zela proiektuan. Itsasuko Ataitzeko dantzaria da, baita Donibane Lohizuneko Begiraleak taldekoa. Kabalkada horretan “Bolanta” zen, eta hainbertze dantzetan ikusi ahal izan dugu.

Battit Etxarti elkarrizketa

Ongi hasteko, Bidarraieko kabalkadaren aurkezpena egiten ahal daukuzu?

Bai, kabalkadan bi parte badira, alde batetik dantza eta bestetik toberak. Herritarrek dute parte hartzen, dantzan parte hartu dutenek urte bat ukan dute dena ikasteko, maila guztietako dantzariak baziren eta ainitz zerotik abian ziren, ber gauza izan da toberetan. Herriko euskal dantzak egiten dira eta toberetan salaketak egiten dira. Toberek antzerkiaren forma dute, auzi faltsuak dira, herriko istorioetan oinarrituak edo asmatuak, idei batzuen defenditzeko. Aitzinetik toberen gaiak beti sekretuak dira. Pertsona guztiak Bidarraiekoak ziren, hemengoak sortzez edo hemen bizi. Adibidez Portuges familia bat hemen bizi dena, parte hartu du.

Orain erraiten ahal duzu nor ziren? Kabalkada munduan preseski.

Nik Battitt Etxart izena dut, 18 urte ditut eta kabalkadan dantzaria nintzen, dantza ttipitatik egiten dut eta urte oso batez lagundu dut irakasten beste parte hartzaileei dantzan aritzea. Nola sortu da Bidarraien kabalkada baten egiteko ideia? Betidanik Bidarrain egiten dira kabalkadak eta aurten egin behar zen bat. Herritarrak gure artean elkartzeko, momentu onak pasatzeko eta ez galtzeko betidanik egiten den tradizio bat.

Zein elkartek du antolatu?

Kabalkada hori Bidarraiko Otxaldetarrak elkarteak du antolatu. Otxaldetarrak elkarte kultural bat da, animazio desberdinak antolatzen ditu eta euskarak du lehentasuna.

 

 

 

 

Battitt Etchart 1

 

 

Battitt Etchart, Bidarraiko kabalkada 2017. Argazkia: Thierry Truffaut

 

 

 

 

 

Nola antolatu zirezte hastapenean? Nola bildu duzue jendea?

Hastapenean deia anitz ginen parte hartzeko eta gero jendea motibatu da eta gehiago izan gira, berdin toberetan eta musikan.

Zein tokia duten elkarteek Bidarraien urtean zehar? Ba ote dira bertze besta batzuk ? Besta Berri agian ospatzen duzue?

Bai gauza batzu antolatzen dira, badira udan herriko pestak eta gero besta berri ospatzen dugu bai, joan den urtean ez genuen egin justu, beste urteetan bai, aurten espero ospatuko dugula.

Lehen ba ote izan dira kabalkadak? Iduri du baietz, argazkiak agertu baitira emanaldiaren egunean. Bi hitz erraten ahal dauzkiguzu honi buruz otoi?

Bai lehen izan dira kabalkadak, duela aspaldi eta izan da bat 2004an ere uste dut, baina berezia izan zen hau, haur anitz parte hartu zuten baita helduak ere. Liburuxkan agertu diren argazkiak 1923koak dira.

Komentarioa: Eta bai, Ipar Euskal Herrian aspalditik egiten dira kabalkadak, ezagutzen ditugu bertze izen batzuekin ere bai. Hala nola “zintzarrotsa”, edo “toberak”, frantsesez “parades charivariques”. Irisarrin, Itsasun, Saran, Urruñan, Lekornen, Lasan eta abar oraino oroitzapenak badira. Jakin behar da gauza serios bat zela, herritarren auziak ziren bertze herritarren kontra. Gaur egun antzerkia baizik ez da, baina zeharkako salaketa ulertzen ahal dira.

Itzul gaitezen Bidarraierat.

Battitt, errepikak nola iragan dira? Taldeka? Bukaeran nola egin duzue? Errepika anitz? Dena lotu duzue?

Errepikak 2 aldiz astero egiten genituen, 2 orduko errepikak eta toberetakoek 8 ordu hilabetero, baina gero eta gehiago egiten ziren kabalkadaren eguna hurbiltzen zelarik. Hiru talde baziren, dantzako taldea, toberetako taldea eta musikariena. Bukaeran 3 aldiz astean elkartzen ginen eta errepika orokor ainitz egiten genituen. Errepika bat egin ginuen arratseko 7etatik gaueko 11ak arte animaleko argiekin denak motibaturik. Den dena lortu dugu egiten!

 

 

 

Battitt Etchart, 2

 

 

Battitt Etchart, Bidarraiko kabalkada 2017. Argazkia: Thierry Truffaut

 

 

 

 

 

Antzerkiaren eta musikaren berri ematen ahal ote daukuzu? T

oberetako parteaz gauza bakarra dakidana da elkartzen zirela 2 aldiz hilabetero eta gero eta gehiago kabalkadaren egunetik hurbilduz, haien errepikak sekretuak ziren, nehork ez zakien zer aipatzen zen eta zer zen gaia ere. Musikariak haien etxean trebatzen ziren eta seguraski elkartzen zirela errepikatzeko ere, batzutan jiten ziren dantzaren errepiketara musika jotzera.

Berrikuntzak, ez aipatzeko sorkuntzak, ba ote izan dira?

Bai berrikuntzak izan dira, dantzan koregrafiak izan dira mutxikoetan eta fandangoan ere, baita kadrilletan.

Jantziak eta aksesiorioak nundik atera ditutzue?

Muttikoen plastroiak eta galtzak dendariek egin zituzten eta gero talde anitzek prestatu zizkiguten beste

guztia, muttikoentzat, neskentzat, basandereentzat, andere xurientzat, zaldunentzat. Besta berriko jantzi guztiak aldiz, bidarraiekoak dira.

Pertsonaiak nork hautatu ditu? Nola erabaki duzue zer izango zen eta zer ez?

Besta berriko pertsonaiak deia egin zuten pertsonek hartzen zituzten eta gero dantzari guztiak berdin beztiturik ziren. Toberetan ez dakit batere nola hautatuak izan diren.

Urrunago joaiteko: Orain zer izanen da bidarraien? Harremanak/loturak sortu baitira pentsatzen dut herrian.

Orain proiektuz dugu segitzea dantza errepikak egiten momentu onak pasatzeko denen artean eta denak berriz elkartzea.

Zure ibilbidea? Dantzaria zira? Kabalkadak segitzen ote dituzu? Zer maite ote duzu?

Ni dantzaria niz eta biziki maite dut euskal dantza biziki inplikatua niz dantzan, amorostu niz dantzaz ttipidanik eta maite ditut ikusgarriak ikustea eta egitea ere, joaitea maskaraden ikustera, kabalkadak ere, jantziak ere biziki maite ditut, den dena maite dut dantzan, kulturak eta lehen egiten ziren dantzak ere.

Azken ohar bat? Mezu bat euskaldunei eta dantzariei pasarazteko?

Dantzaria ez bazizte, orduan bilakatu, pasa zazue momentu on bat besteekin, lagunen artian. Dantzaria bazizte, segi absolutoki egiten duziena eta maitatu ere egiten duziena.

Albiste hau Dantzan atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Eguneraketa berriak daude