2017ko apirilaren 8ko Baionako manifestua

Argazkia: Bakearen Artisauak.

2017ko apirilaren 08an - 19:35

1.

Hemen presente garenok,
armagabetze eguna “gure” eguna izanen zela erabaki genuen.
Erabaki bitxia izan zen, edo erabaki ausarta.
Aitzina ez jotzea ere erabaki genezakeen...

Dena dela, baieztatzen dugu ez zela arinkeria izan eta oraino gutiago inprobisazio hutsa.

Armagabetzea gure eguna da, bai,
hausnartua izan delako,
partekatu eta neurtu dugulako.

Gutarik beste batzuek egin dute
Eta hemen, gure artean, ez egoteko erabakia hartu dute,
Errespetuz begiratzen diegu, onartzen ditugu.

Haiei ere mintzatzen gatzaizkie.

2.

Egia da ez dugula herria bere osotasunean ordezkatzen
Baina ezingo du nehork ukatu, herri osotik jinik eta Baionan elkarturik,
herri honen lurraldeak irudikatzen ditugula, honen jende eta sentsibilitate kontrakoenak barne.

Honaino iritsirik, sentsazioa dugu,
etorkizunean zailagoa izanen dela, behar bada ezinezkoa,
batzuek bakearen oztopatzeko herriari eta jendeari dei egitea.

3.

Guk, hemen garenok, aise azaldu daitekeen zerbait partekatzen dugu:
bakea ez dela bortizkeria eza soilik...
Eta, ondorioz, bortizkeria egoera dagoenean ez dela bakerik.

Armagabetzea hain garrantzizkoa bazen, bakearen bidean
beharrezko aitzina pausua markatzen zuelako da.

Armagabetzea gibelean utzi dugu orain.
Oroitarri batez markatzekoa den gertakari honek, gure historian
heriotzez eta agoniaz beterik den kapitulu mingarria hesten du.
Gibelean utzi nahi dugu, baina ez gibelera so egin gabe.

4.

Gure bihotzak eta oroitzapenek berehala eramaten gaituzte biktimengana,
atzokoak, gaurkoak, ezagunak eta ezezagunak,
armek jorik erori direnak, arma guziek jorik.
Guzi horien gainean, biktima guzien gainean, tragedia handi baten pisua dago.
Ez da errexa izan guretzat,
honaino iristea, etsipenean erori gabe.
Egia errateko ez dute denek hori egitea lortu.

5.

Bakea ez baita bortizkeria eza soilik,
Gure begirada biktimei buruz itzultzen da, engaiatzen gara
etorkizuna oroitzapenarena eta aitortzarena izan dadin lan egitera.
Nahi dugu egia eta justizia egin dadin, eta, erran nahi diegu,
“Ez, ez da berriz gertatuko!” “Ez da berriz gertatuko!”
Ukatua izan zaien etorkizuna eraikitzera engaiatzen gara.

Etorkizun horren ezaugarriak elkarbizitza eta konkordia izanen dira.
Eta balizko gatazka bideak
- bai, zergatik ez? -
jendetasun eta zibilizazio bide bilakatzera.
Haien memoria ez
zikintzeko engaiamendua hartzen dugu.
Izan gure abantailarako,
edo besteren kaltean.

6.

Gure oroitzapenek ez garamatzate iraganera soilik,
orainaldi mingarriaren parean jartzen gaituzte,
presoen, haien senideena bezala.

Pentsatzen dugu ez dela nehor galtzaile
-are gehiago, denak gara irabazle-
legea eta politika orainaldiaren ezaugarri bilakatzen badira,
presoen urruntzea bukatzen bada,
Euskal Herrira eta inguruetara ekartzen badira,
eri direnak eta zigorraren bururat iritsi direnak askatzen badira.
Etxera itzuliko direla sinetsi nahi dugu,
ahal bezain fite.
Beharrezkoa baita eta
eta hala izan behar duelako.

7.

Laster, 6 urte beteko dira, Aieten honakoa erran zela:
bakeak galdegiten du
“ausardia, arriskatzeko borondatea, engaiamendu sakona, eskuzabaltasuna”

Behar bat egingarri bilakatu dutelako,
haiendako, bakegileendako,
hara, besarkada bat, aitortzaren seinale.

Zinez, bakearen egiteko molde hori, artisau obra da, bakearen artisauen obra
lan irregularra, akatsak dituena,
- humanoa, hain humanoa -
esku langile batzuek egina,
merezitako pausaren eta hitz emaniko bakea eraiki nahiz.

Obra hori tokiko tresnei esker josia izan da,
herri baten berezko baliabideen bidez.
Elkarbizitzaren artea
eraikitzera kondenatuak dira,
denborak merezi duen justizia guzia itzuliko baitio.

8.

Aietetik garrantzizko zerbait eskas dugu:
Espainiako eta Frantziako gobernuek
mintzatzea onar dezaten, herendentziaz utzi dizkiguten urte guzi horiek gogora ekartzeko gisan.
Eta nola gertatu den jakin dezagun.

Hori ere egingarri izan behar da
behar beharrezkoa baita.

Aitorturiko eragile, hautetsi eta instituzioz osaturiko jendarte baten aitzinean gaude.
Eta nazioarteko komunitatearen aitzinean
bake justu eta iraunkorrera
hurbilduko gaituen elkarrizketa errexteko prest.

Milesker denei!
Izan gaitezen bakegile,
denak batera!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


2020-06-24 | ARGIA
ETAren desarmatzea auzitan jartzen duten argudioekin, Frantziak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.


Eguneraketa berriak daude