2017a Ekinklik-eko argazkilarien objektiboetan laburtua

  • Ekinklik-eko argazkilariek ondoko argazki muntaia argitaratu dute 2017a haien irudiekin laburtuz. Argi uzten dute haien helburua ez dela bakarrik irudiak hartzea, irudi horiekin islatzen duten horretan partaide izan baino.

Ekinklik argazkilariak @ekinklik
2018ko urtarrilaren 02a
Banco Popularrek agindutako etxegabetze batean aurka Iru˝ean. (Argazkia: Ekinklik)

Zera idatzi zuen Eduardo Galeanok: "Kontsumo gizartearen argazkilariak agertu egiten dira, baina ez dira sartzen. Bisitaldi iheskorretan botoia sakatzen dute, flasharen argitzarrak eztanda egiten du, haiek fusilatu egiten dute eta ihes egin".

Hamar urte hauetan guk ez dugu nahi izan soegile soil edo "bisitari iheskorrak", gure objektiboekin parte hartu dugu.

Beraz, gure argazkiekin egin eta so egin artean dagoen tarte hori betetzen lagundu bazaituztegu, gure objetiboak ondo sakatu ditugula esan nahi du.

Lan hau Ekinklikek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Argazkilaritza  |  Herri mugimenduak

Argazkilaritza kanaletik interesatuko zaizu...
Enegarren kasualitatea

Gorputzak erakusketaren kronika. Artista: Iosune de Goñi. Uztailaren 1 arte ikusgai, Iruñeko Cafe Cream-en.


2018-05-13 | Xabier Gantzarain
Saioa Olmo
Artea eta gizartea

Objektuak baino egoerak sortzea ez da berria artean. Esan liteke objektuak eurak ere egoerak sortzeko bitartekoak baino ez direla, izan eskultura, izan koadro, marrazki, zernahi. Animo eta arima egoerak sortzeko, aldatzeko, bideratzeko izan dira beti arte lanak. Indibiduo zein kolektiboenak.

Alderdi horretatik heltzen dio arteari Saioa Olmo Alonsok (Bilbo, 1976ko maiatzaren 10a). Proiektu artistikoak garatzen ditu, ideiak, haiek hartuko duten forma ere zaintzen duen arren. Baliteke inork... [+]


2018-04-29 | Xabier Gantzarain
Gema Intxausti
Nola kontatu nortasuna

Tabakalerak, ireki berritan, jende askorentzat ezezagun samarrak ziren artistak bildu zituen erakusketa batean: Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral. Abizenak jarrita, artistak berreskuratu nahi zituzten, gaurko egunera ekarri, haien lana erakutsi, nor direla aitortu. Fitxa osatzen dute bertatik pasatzen diren artista guztiekin, ez da gutxi.

Hala dio Gema Intxaustiren fitxan: “Hasierako obrak, garbiketako zapiz eginak, eta zelozko piezak, euskal testuinguruan laurogeita... [+]


2018-02-04 | Reyes Ilintxeta
Joxe Lacalle, argazkilaria
"Gaur balitz, orduko argazkiengatik kartzelan nengoke"

Mototsa, txalekoa eta zigarroa ezpainetan. Beti umoretsu eta irribarretsu. Beti barrikadako jendearengandik gertu. Gerrako argazkilaria etxean bertan, gatazka gogorrenen garaian.


2018-01-22 | 52 milimetro
Kaleak

Ospatzeko, aldarrikatzeko… edozein arrazoi dela eta betetzen ditugu kaleak eta hor egoten dira argazkilariak gure mugimendu masibo horietako momentu honenak harrapatzeko.


2017-12-11 | 52 milimetro
Zientzia irudikatuz

Royal Society-k (mundu osoko elkarte zientifiko garrantzitsuenetakoak) urteko zientzia-argazki onenak aukeratu ditu, 1000 argazkiren artean. Bertan 1995an atera zen argazkia saritua izan da, baina aurten eskaneatu dena.


Hysteron
MULTIMEDIA - ekitaldia

Nolakoak dira emakumeen arteko harremanak? Izan ote daitezke osasuntsuak, subjektu zapaldu diren heinean? Gisa horretako galderei tiraka aritu da Nagore Legarreta Hysteron proiektuan. Hamabi argazkiko erakusketa osatu zuen aurrena. Gero, idazle, dantzari eta musikariak batu ziren proiektura.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia 2016ko urriaren 14an. Parte-hartzaileak: Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuak), Txaro Untzilla (dantzaria) eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta... [+]


2017-11-17 | 52 milimetro
Errealitate biluztuak

Eraikinak ez dira erditik zatitu diren gauza bakarrak.  Familiak eta adiskidetasunak errotik apurtu dira. Zatiketa honek alde ezkutuenak agerian uzten ditu, barruak biluztuz eta sekretuak azaleratuz.


2017-10-22 | Reyes Ilintxeta
Edurne Koch, Chrysallis Elkarteko kidea
"Direna izatea baimentzen zaien lehen belaunaldia dira haur transexualak"

Urteak daramatza lanean UEUko Nafarroako arduradun, askotan korrontearen kontra, unibertsitate horren balioen alde. Duintasun eta identitateen aldeko beste ekimen handi batean dabil buru-belarri: bere haur txikiena bezala, transexualitate egoeran dauden haurren eskubideak aldarrikatzen ditu Chrysallis Elkartetik.


Eguneraketa berriak daude