2016rako munduko biztanleriaren %1ek diru gehiago izango du gainontzeko %99k baino

  • Oxfam Intermónek “ezberdintasunaren aurka” egiteko eskatu die herrialde garatuenetako alderdi politikoei, aberatsen eta pobreen arteko alde horrek “gosearen aurkako borroka oztopatzen” duelako.


2015eko urtarrilaren 19an - 09:14
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Egun, 1.000 milioitik gora pertsona bizi dira egunean 1,25 dolar baino gutxiagorekin. (Arg: Oxfam)

Urtero Davosen (Suitza) egiten den Munduko Foro Ekonomikoaren aurretik egin ditu adierazpenak GKE horrek, Naizek jaso duenez.

Ikerketa bat kaleratu du Oxfamek, datozen urteetako joera ekonomikoak islatzen dituena. Urtebete barru munduko biztanleriaren %1 aberatsenak diru gehiago izango du gainontzeko %99ak baino.

Egun, munduan bizi den bederatzi lagunetik batek ez du jateko aski elikagai, eta 1.000 milioi pertsona baino gehiago bizi dira egunean 1,25 dolar baino gutxiagorekin.

Espainiako Estatua, desberdintasunean nagusi

Desberdintasunik nabarmenena duen Europako bigarren herrialdea da Espainiako Estatua, Letoniaren atzetik.

Oxfamen ustez, “egungo politikek aberastasuna gutxi batzuen eskutan uzten dute”, eta Espainiako sistema fiskala arazo horri aurre egiteko “eraginkortasun gutxien duena da”.

Espainiako Oxfameko zuzendariak, Jose Maria Verak, politikariei eskatu die aberastasuna birbanatzeko “gizarte-zerbitzuetan eta politika publikoetan inbertituz”.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude