argia.eus
INPRIMATU
Kultur ekitaldiak
2016ko Otsail ostegunak, hogeigarrenak!
  • Aurten, 20 urte Otsail ostegunak ospatuko dituzte Amikuzeko (Baxenabarre) Zabalik elkartekoek: euskaraz gogoeta eginez eta irriz.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 25

Otsail ostegunak ospatuko dituzte Amikuzeko (Baxenabarre) Zabalik elkartekoek: euskaraz gogoeta eginez eta irriz bizi nahi dutenentzat.
Aurtengo ekimena lau mintzaldik osatuta dago, hari gorri bat dute, hizkuntzarena. Antolatzaileen eletan “gai bakotxak beste ainitz kilikatzen baititu, eta marrazten duten ortzemugak beste paisaia batzuri idekitzen baitira hurbildu ahala“  

Ekzitantea... omen!

Hona Zabalik-ekoen aurtengo egitarauaren lerroburuak:

– Otsailaren 4a: "Amiküzeko eskuararen berezitasunak". Iñaki Kamino, EHUko irakasle, filologia ikerlariak emana.

– Otsailaren 11: "Gure buru-muinak zapalkuntza pean moldaturik". Naroa Anabitarte, neurozientzietan doktore eta antropologian lizentziatuak eskainia.

– Otsailaren 18a: "Bi idazle gazteen mintzoa gaurko Euskal Herrian". Katixa Dolharek (Biribilgune elaberria) eta Bea Salaberrik (Baionak ez daki)  idazleen eskutikoa.

– Otsailaren 25a: "Sutondoko kontuak". Txerra Rodriguez, soziolinguista eta EMUN enpresako aholkulariaren hitzaldia.

Orena eta tokia: arratseko 8:30etan, Donapaleuko Zerbitzugunean.