argia.eus
INPRIMATU
2014ko ARGIA Sariak banatuko ditugu 16:00etan
  • Ostiral arratsaldean banatuko ditugu 2014ko ARGIA Sariak Usurbilgo Atxega Jauregian. Ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko dugu streaming bidez.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 30
Edizio berezia izango da aurtengoa, ARGIA Sariek 25 urte beteko baitituzte.

Bost sari emango dira: Internetekoa, telebistakoa, irratikoa, prentsakoa eta publizitatekoa. Bazkalostean egingo da sari banaketa, 16:00ak inguruan hasita.

Edizio berezia izango da aurtengoa, ARGIA Sariek 25 urte beteko baitituzte. Hori dela eta, azken mende laurdenean sariotan bildutako irudiak erakusten dituen bideoa eskainiko da ekitaldian.

Twitter bidez jarraitzeko #ArgiaSariak14 etiketa erabiliko dugu.