argia.eus
INPRIMATU
2012ko maskaradak, bertan behera geratzeko arriskuan
  • Xiberoko Botza irratiak zabaldu duenez, oso litekeena da heldu den urtean maskaradarik ez izatea Zuberoan. Gamere-Zihiga herriko gazteak ziren arduratuak 2012ko maskaradak emateko, baina herrian izan den gertakari latz bat dela-eta bertan behera utzi dute asmoa. 2013an emanen dituzte maskaradak Gamere-Zihigakoek, Xiberoko Botzaren arabera.

2011ko azaroaren 18a
Maskaradak aurten bertan behera gera litezke

Oso denbora gutxi dago beste herri batek ardura bereganatu eta behar diren prestakuntza guztiak egiteko; beraz, aukera asko dago 2012 maskaradarik gabe igarotzeko Zuberoan. Gogoratu behar da aurtengoak ere bertan behera utzi zituztela Santa Graziko gazteek, sei emanaldiren ostean. Orduko hartan, halaber, herrian izandako gertakari latz bat izan zen kausa.