2010eko txupinazoarengatik auzipetutakoek esan dute ez zutela istiluetan parte hartu

  • Hamairu auzipetuek karguak ukatu egin dituzte Nafarroako Auzitegi Probintzialean 2010eko sanferminetako txupinazoko istiluen harira bart hasi den epaiketan.


2013ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2010eko txupinazoko istiluengatik auzipetutako hainbat lagun. (Arg: iñigo Uriz/ARP)

Hiru akusazio dituzte: desordena publikoa, autoritatearen kontrako atentatua eta liskarrean botilakaz Madrilgo gazte bat zauritzea.

Defentsako akusazioak, baina, epaiketa “politikoa” dela uste, eta gazteak errugabeak direla ziurtatu du.

Epailearen aurrean hitza hartu dute denek aurreneko epai-saioan. “Ez nuen botila jaurti”, esan du botilakadaz akusatutakoak. Gainontzekoek ere tira-biran parte hartu izana ezeztatu dute. Aitzitik, poliziak indarkeria “handiz” jokatu zuela nabarmendu dute. “Gogor” jo zuen borrekekin, gazteen iritziz. Nabarmendu dutenez, kalez jantzitako poliziak ere bazeuden zalapartan sartuta, jendea jipoitzen.

Hala, kargu guztiak ukatu dituzte. Auzipetuetako batek, gainera, egun horretan Udaletxeko Plazan ez zela egon azpimarratu du.

Fiskalaren eta akusazio partikularren akusazioak

Nolanahi ere, Espainiako Ministerio Fiskalak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetutako batentzat, madrildar mutilari min ematea leporatuta. Bestalde, hamabost hilabete galdegin ditu hamahiruentzat, autoritatearen kontrako atentatua leporatuta. Horretaz aparte, urtebeteko zigorra ere eskatuko du denentzat, desordena publikoaren akusaziopean.

Osotara, beraz, bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra nahi du hamabirentzat, eta bost urte eta hiru hilabetekoa ustez botilakada eman zuenarentzat.

Akusazio partikularraren zigor eskaera latzagoa da baina. Ustez botila bota zuen pertsonarentzat sei urteko kartzela zigorra nahi du, eta 340.010 euroko kalte-ordaina. Era berean, epaitutako guztientzat 11 urteko espetxealdia defendatu du; bost desordena publikoarengatik eta sei autoritarearen kontrako atentatuaren ondorioz.

Akusazio partikularra gazteen kontra azaldu da, baina, era berean, poliziaren jarrera kritikatu du. “Poliziak beste era batean jokatu izan balu akaso Jose Carlos –istiluetan zauritutako Madrilgo gaztea– ez legoke egun dagoen bezala”.

Bihar ekingo diote bigarren epai saioari eta astelehenera arte iraungo du. Iruñea Askatasunez plataformak jarraipena egingo du Twitter bidez. 

Gertaeren nondik norakoak azaltzen dituen bideoa, auzipetutako batzuen adierazpenekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


2023-07-11 | Ilargi Manzanares
SOS Nafarroak 11.000 dei baino gehiago jaso ditu Sanferminetako lehen bost egunetan

Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.


Hamaika gizon atxilotu dituzte Sanferminetan, sexu erasoak egotzita

Sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Iruñerriko Mugimendu Feministak astelehenean 21:00etan Gaztelu Plazan. Cristina Ibarrola alkateak dio "sexu erasoak kenduta" festak lasaitasunez ospatzen ari direla.


Eguneraketa berriak daude