Euskaltzaindiako Zuzendaritza berriak 2005eko egitaraua aurkeztu zuen atzo (12) Donostian egindako bileran. Urtarrilaren 27an egingo dute lehen ekitaldia. Bertan, Jean Haritschelharrek Andres Urrutiaren esku utziko du euskaltzainburu kargua. Apirilaren 21etik 23ra berriz, bi urtetik behin egiten diren barne jardunaldiak egingo dituzte, Larrean (Araba). Urtean zehar, Joan Perez de Lazarraga, Jean-Pierre Arbelbide, Francisco Laphitz, Juan Goikoetxea eta Lauaxeta gogoratuko dituzte.