2001etik Israelek 1.000 tortura salaketatik gora jaso ditu, bakar bat ere ikertu gabe

  • 2001. urtetik 1.000 tortura salaketa baino gehiago egon arren Israelek ez du kasu bakar bat ere ikertu. Estatuko Justizia Ministerioak tortura salaketez arduratu beharko litzatekeen Mivtan unitatean ikertzaile bakarra du kasu guztiak aztertzeko, Haaretz egunkariak jakinarazi duenez.


2016ko abenduaren 14an - 12:24
Arafat Jadarat palestinarraren hileta, Israelgo poliziaren galdeketa jasan ondoren hil zen. (Arg.: palestinalibre.org)

Aipatutako unitateak ez du inoiz Israelgo Segurtasun Agentziako kideen aurkako ikerketarik ireki, ehunka salaketa jaso arren. Mivtan unitateak ikerturiko palestinarren aurkako tortura kasu ugaritan eginikoak “beharrezkoak” zirela ondorioztatu zuten, horien artean izugarrizko jipoiak eta lo egitea galarazteko teknikak. Salbuespen egoeretan horiek legalak dira Israelgo legeen arabera.

2001 eta 2008 urteen artean jasotako 600 tortura salaketak “ikertzeaz” Segurtasun Agentzia bera arduratu zen, hau da, torturen egile dela salatzen duten bera. 2013an pertsona independente bat jarri zuten ikertzaile, baina jasotako 300 kasuetatik bat bera ere ez zen aurrera atera.

Israelgo Gobernuak ez du jasotzen dituen tortura salaketen berri ematen, baina Torturaren Aurkako Israelgo Batzorde Publikoak 2001etik 1.000 salaketatik gora jarri dituela azaldu du.

NBEren erreakzioa

Maiatzean NBEn egin zen Torturaren Aurkako Batzordeak Israeli tortura kasuak era inpartzial eta azkarrean ikertzeko eskaera egin zion, baita zigortuen ekintzekin proportzionalak diren zigorrak ezartzeko. Bestalde, estatuek tortura kasuak justifikatzeko salbuespen egoerak nazioarteko debekuekin bat ez datozela azaldu zuten.

Haaretz egunkariaren esanetan, Israelgo estatuak ez du mugimendurik egin torturarekin amaitzeko. Nazioartean, ordea, aurpegi garbiketa bat egiten saiatu da. Israelek torturaren erabilpena era legalean egiteko salbuespen egoeren alde egin du, nazioarteko debekuei aurka eginez. AEBek ere Israelgo kasua erabili izan dute beren aurkako tortura salaketak justifikatzeko.

Torturaren inguruko inkesta

Gurutze Gorriak hainbat estatutan –tartean Israelen eta Palestinan– eginiko inkesta baten arabera torturaren onarpenak gora egin du. Galdetuen %66k tortura “desegokia" dela erantzun zuten, %27k, berriz, “gerraren zati” dela.

Zifra horiek aldatu egiten dira Israel eta Palestinan. Israelen %44k ikusten du desegoki eta %38k gerraren zati dela onartzen. Palestinan, ordea, %35ek ikusten du desegoki eta erdiak baino gehiagok (%52) gerraren zati dela uste dute.

Egoera zehatzetan torturaren alde egingo luketenen artean israeldarrak dira nagusi. Informazio militarra eskuratzeko etsaia atzemanez gero, erdiak torturatzea onartuko luke eta laurdenak egingo luke aurka. Palestinarren kasuan %53k ez luke tortura hori onartuko eta heren batek bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | ARGIA
Estatu kide izateko Palestinaren eskaerari buruz ebatziko du gaur NBEaren Segurtasun Kontseiluak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude