argia.eus
INPRIMATU
Protestak ez du etenik izanen Balear Uharteetan katalanezko telebistak itzuli arte
  • 2.000 lagun bildu ziren joan den ostegunean Palman Balear Uharteetako Gobernuari eskatzeko telebista katalanez ikusteko aukera bermatu dezala.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko apirilaren 7a
Manifestazio jendetsu baten bidez eskatu diote Balear Uharteetako Gobernuari katalanezko TB kateak ikusi ahal izateko bermea.

Llibertat.cat webgunean jaso dutenez, Balear Uharteetako Ekimen Kulturalak (OCB) uste du autonomia erkidegoko gobernuak katalanezko kateak sintonizatzeko aukera ez bermatzeak, beren "hizkuntza eta kulturaren aurka egiteko" duen jarrera erakusten duela.

Erabakiarekin, erdira murriztu diete uharteetako herritarrei telebista katalanez ikusteko aukera.

OCBko presidente Jaume Mateuk bere blogean adierazi duenez, aldarrikapenek ez dute etenik izanen telebista kate hauek ikusteko aukera izan arte.

Horregatik Gobernuari hartutako erabakia “une honetan” bertan behera uzteko exijitu diote, baita normalizazio linguistikoaren legeak eta Estatutak jasotzen duena betetzeko eta informazio eta hautatze eskubideari erantzuteko ere.