argia.eus
INPRIMATU
20 urte Tolosan feministei esker erregina eta damen karrozarik gabe
  • 2000. urteko inauteriak inflexio puntu bat izan ziren Tolosan, Zaldunita bezperan azkenekoz ospatu baitzen, erreginaren eta damen aukeraketa; Silvana Ostiza izan zen aldaketa eragin zutenetako bat.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2020ko otsailaren 12a
Silvana Ostiza. Argazkia: Hirutxuloko Hitza.

Hogei urte egin behar da atzera, Tolosako danborradak azkenekoz erreginaren eta damen karroza eraman zuenera itzultzeko. 2000. urteko Zaldunita bezperan amaitu zen, Tolosako Emakumeak izeneko talde feministak urtetan eskatutakoaren bidetik, mugimendu feministak urtetan gaitzetsitako ekitaldia, eta geroztik bestelako itxura eta formak hartu izan ditu larunbat iluntzeko ospakizunak.

Euskal Herritarrok alderdiak alkatetza lortu zuen, 1999an, eta gobernua martxan jarri zen, askoren ustez emakumea objektu bilakatzen zuen festa deuseztatu, eta bestelako hitzordu bat antolatzeko. Silvana Ostiza zinegotzia zen garai hartan, eta gogora ekarri du bete-betean bizi izandako prozesua, Patxadaz saioan (hemen entzungai).