argia.eus
INPRIMATU
20 urte euskaraz Interneten
  • Sustatuk 20 urte bete ditu. Ospatzera goaz jardunaldi batekin, Bilbon, azaroaren 26an ostiralarekin, arratsaldez. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldiak bi parte izango ditu, jardunaldia propio, eta gero ospakizuna (urtebetetzeak merezi duelakoan). Egitaraua zehaztu dugu jada eta jarraian daukazue.

Sustatu 2021eko azaroaren 12a
Jardunaldien kartela

Topaketa izango da Bilboko Zorroutzareko Bilbao AS Fabrik eraikinean, Mondragon Unibertsitatearen kanpus edo egoitza berri-berrian. Bi parte izango ditu, jardunaldia propio, eta gero ospakizuna. Gogoratu eguna, azaroak 26, ostirala.

Jardunaldia

16.00 HARRERA. Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea).

16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO. Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga),Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)

17.15 PECHAKUCHA erako hitzaldi azkarrak.

18.15 HITZALDIA: Partehartzea eta eztabaida Interneten. Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza.

19.15. Jardunaldiaren amaiera.

19:30 Ospakizuna

Crossover ikuskizuna: Behingoz Xerezaderen Hitza. Maite Goñi (Gaurko Hitza) eta Ana Morales (Xerezaderen Artxiboa).

Sustaturen izenean, eskertza eta matraka: Luistxo Fernandez.

Agurra. Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua)

Aperitifa.

Musika: DJ Puercoespine.

Gehiago

Nola iritsi eta detaile gehiago, prestatu dugun orrian. Izen-ematea laster irekiko dugu, baina aforo estu eta mugatuak izango dira halabeharrez. Traola #20urte izango da.

Antolatzen du CodeSyntax-ek eta babesleak dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bilbao AS Fabrik.