20 langile inguru kaleratu nahi ditu Siemens Gamesak Zamudioko plantatik

  • Oraindik informazio argirik ez badago ere, zenbait iturrik aipatzen dute 20-25 langile kaleratu nahi dituela Zamudioko plantatik. Sindikatuak haserre agertu dira.


2017ko azaroaren 15an - 09:45

6.000 munduan, 408 Espainiako Estatuan, 25 Zamudion: Siemens Gamesa multinazionalak kaleratu nahi dituen langileak dira aurrekoak. Espainiako estatuan lanik gabe utzi nahi dituen 408 langileetatik 340 urtea amaitzerako kaleratu nahi ditu. Hala ziurtatu zien Xabier Bengoetxea Giza Baliabideetako zuzendariak sindikatuei.

Gaur egun 2.300 langile ditu Siemens Gamesak Hego Euskal Herrian, 1.600 Nafarroan eta 700 EAEn. Nafarroako langile gehienek Sarrigurengo plantan egiten dute lan, 1.200 inguruk. Oraindik kopuruak zehaztu ez badituzte ere kaleratze ugari espero dira Sarrigurengo plantan. Bertan mantentze lanek eta ikerketak dute pisu gehien.

EAEn berriz 700 langile ditu multinazionalak, Mungia, Asteasu eta Zamudioko fabriketan banatuta. 2012. urtean jada zenbait langile kaleratu zituzten Zamudioko plantatik eta oraingoan beste hogei bat kaleratzea espero da. Siemens Gamesaren erabakiak printzipioz ez die produkzio lanetan aritzen diren langileei eragingo, bai ordea, mantentze lanetan eta ikerketa sailean aritzen direnei.

Kaleratzeak “onartezinak” dira

Haserre agertu dira sindikatuak. LABek adierazi du “onartezinak” direla kaleratzeak eta beraz ez dutela langile bat bera ere kaleratzea onartuko.

 CCOO ere kexu agertu da. Multinazionala informazioa “zatika” ematen ari dela eta horrek langileen artean “tentsioa” sortu duela salatu du sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siemens Gamesa
Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


Siemens Gamesa erreskatatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Siemens Energy konpainia alemaniarrak 4.588 milioi euroko galerak izango dituela baieztatu du eta bermea eskatu die Alemaniako eta Espainiako gobernuei. Azaroaren 21ean iragarriko du bere plan estrategikoa, eta ordurako jakingo da berregituratzeak nola eragingo duen bere Siemens... [+]


2020-08-06 | Ahotsa.info
Gamesako langileek atsekabea agertu dute Nafarroako Gobernuak alternatibak bilatzeko egin duen kudeaketagatik

Nafarroako Gobernuak Agoitzen "enpleguari eusteko duen ezintasuna" deitoratu dute Siemes-Gamesako langileek  abuztuaren 5ean, enpresa batzordeak Nafarroako Gobernuarekin egin duen bileraren ostean. Bilera horretan, langileek adierazi dutenez, Gobernuak esan die [+]


2020-08-04 | Mikel Eizagirre
Errepidea moztu dute Iruñean Siemens Gamesa lantegiaren itxieraren aurka

Iruñeko Karlos III.a eta Nafarroako Gorteen artean egin dute protesta ekintza langileek. Agoizko lantegiaren itxierak 239 familia utziko ditu kalean, sindikatuen esanetan, “errentagarria eta bideragarria” izan arren.


2020-07-21 | Mikel Eizagirre
Hamabost langile inguru kaleratze arriskuan daude Siemensen Zumaiako lantegian

Enpresak hamabost pertsona inguru kaleratzeko asmoa adierazi du. Hori dela eta, bi orduko lanuzteak deitu dituzte langileek uztailaren 23tik abuztuaren amaierara bitartean, zuzendaritzaren erabakia bertan behera uzteko asmoz.

 


Eguneraketa berriak daude