1983ko abuztuaren 26ko uholdeek 39 hildako eragin zituzten Euskal Herrian: Araban bi –Laudion guztiak–, Lapurdin bost eta Bizkaian, uholdeek gehien kaltetutako herrialdean, 28. Zortzi lagun desagertu ziren.
Ez dira datu ofizialak, ordea.
Aurreneko uholdeak Lapurdin eta Gipuzkoan gertatu ziren, han lehertu baitzen ekaitza lehendabizi. Gogorrago jo zuen, ordea, Araban eta bereziki Bizkaian.
Uholdeek 200.000 milioi pezeta baino gehiagoko kalte materialak eragin zituen, eta 101 udalerri hondamendi-gune izendatu zituzten.
Uholdeak Bizkaian
Bizkaian, hildako gehienak Etxebarrian eta Galdakaon eragin zituen uholdeak.
Bilboko alde zaharreko zonalde batzuetan urak bost metroko altuera hartu zuen. Nerbioi ibaia bere mailara jaitsi zenean, lokatz eta hondakin ziren hiriko kaleak. Dozenaka auto kilometro batzuk beherago agertu ziren, urak eraikin ugari kaltetu zituen eta lagun bat hil zen, etxe abandonatu batean bizi zen eskalea. Uholdeek 60.000 milioi pezetako kalteak eragin zituen Aste Nagusietan murgilduta zegoen Bilbon.
Bermeon, bestalde, uholdeei buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira gaur Nestor Basterretxea aretoan, 19.30etik aurrera. Ondoren Jabi Elortegi zinema zuzendariak uholdeen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena eskainiko dute; eta Jabi Elortegi eta Jon Ojanguren Herri Babeseko kideek, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak hitzaldia emango dute.
Informazio gehiago:
Uholdeen inguruan. Antton Azkargortak eta Karmelo Landak 1983ko iralean ARGIAn plazaratutako artikulua, uholdeek euskaldunei ekarritako ondorioez.
Uholdea naturaren eraso hutsa izan ote da?. J.R. Etxeberriak 1983ko irailean ARGIAn plazaratutako artikulua.
1983ko uholdeei buruz Wikipedian.
El Correoren webgune berezia, uholdeen 25. urteurrenean.
Multimedia:
Uholdeak Bilbon eta inguruko herrietan.