1937ko bonbardaketak gogoratzeko dokumentala


2011ko otsailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Bizkaiko Foru aldundiaren ekimenez, hegazkin frankistek 1937an egindako bonbardaketak gogoratuko ditu dokumental batek. Gernika soilik ez, orotara 33 herri bonbardatu zituzten hegazkinek, eta eraso horien lekukoen testigantzak jasoko ditu dokumentalak. Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak dioen moduan, "Gernikako bonbardaketaren arbolak Bizkaiko bonbardaketen basoa ezagutzen lagunduko digu". Aipatu dokumentala, gertaera horiek gogoratzea helburu duen ekimen zabalago baten parte da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude