1936ko gerrako Arabako hobi komunik handiena topatu dute

  • 1936ko gerran hil zituzten 11 lagunen gorpuak gordetzen dituen hobi komuna aurkitu dute Arabako Zigoitia herrian, Aranzadi elkarteak asteazkenean aditzera eman duenez. Orain arte Araban aurkitu den hobi komunik handiena da. “Aurkituak ez izateko moduan zeuden jarriak, ezkutatuak bezala” esan du elkarteko arduradun Francisco Etxebarria medikuak.

Lide Hernando @lidehernando
2013ko apirilaren 04a
Francisco Etxebarriak zuzenduta aurkitu du Aranzadi Elkarteak Zigoitiako hobi komuna (argakia: gabitogrupos.com)

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailak batera egindako lanari esker aurkitu dute hobia. Gaur hasiko dituzte bi erakundeek hobitik hezurrak ateratzeko lanak.

Zigoitiako Udalak omenaldia egingo die hildakoei, hobia aurkitu duten lekuan bertan.

Bestalde, hedabideen aurrean erakutsiko dute hobia. Josu Erkoreka EAEko Gobernuko bozeramailea eta Monika Hernando Giza Eskubideen sailburua bertan izango dira.

Elgoibarren aurkitu zuten 36ko gerrako Euskal Herriko azken hobi komuna, 2012ko ekainaren 16ean. Lau gorpuren hezurrak aurkitu zituzten.

Kanal hauetan artxibatua: Oroimen historikoa  |  Zigoitia

Oroimen historikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Frankismoaren krimenak ikertzeko hitzarmena sinatu dute NUPek eta Nafarroako gobernuak

NUPek diktadura frankista bizi izan zutenen lekukotzak grabatuko ditu, biktimen errolda eginen du eta haur lapurtuen gaiko biktimei aitortze eginen die.


Carlos Pe˝a 24 orduz Ebro ibaian, memoria historikoaren alde

Carlos Peña igerilari tolosarraren erronka berria larunbatean hasiko da, 17:00etan, igandean ordu berean amaitzeko.


80 urte Gernika bonbardatu zutela

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuen Condor Legio alemaniarrak Gernika, frankistekin kolaboratuz. Egun osoan zehar oroituko dute urteurrena.


Picassoren 'Guernica' Gernikara lekualdatzeko eskatu du EH Bilduk Espainiako Kongresuan

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, Pablo Picassoren artelan adierazgarriak Gernikan egon behar duela argudiatuta. Datorren asteazkenean 80 urte beteko dira Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik.


Kolpe frankistak Nafarroan eraildako 3.500 pertsonak omendu dituzte

Fusilatuen Senideen Elkarteak Franco diktadorearen erregimenak hildakoak omentzeko ekitaldia egin du, Gaztelu gibelean. II. Errepublikaren aldeko aldarria zabaldu dute, halaber.


2017-03-31 | Anboto
"Beti Anboto mendira begira egoten ginen, ea hegazkinik bazetorren beldurrez"

Errepresio kate luze baten biktima dira Barreñatarrak, hamarkadetan zehar eten ez dena. Bonbardaketaz aparte, erbestea, gerra eta kartzela ezagutu zituzten hainbatek. Martin Barreña Elizegiren anaia bat eta osaba bi gerran desagertu ziren, adibidez.   Martinek 9 urte zituen bonbardaketa hasi zen egunean, eta izu handiz gogoratzen du han bizitakoa. Bere alaba Maite Barreña Oceja eta biloba Itsaso Agirrebengoa Barreñagaz elkartu da solasaldirako, eraso hark... [+]


2017-03-31 | Anboto
Durangoko bonbardaketan parte hartu zuten 44 militar italiarren izenak topatu dituzte

Gerediaga elkarteko Jon Irazabal Madrilgo eta Erromako artxibo militarretan aritu da ikertzen, eta bere ondorioetan oinarrituta, Durangoko Udalak kereila aurkeztuko du. Gaur 80 urte bete dira Durango eta Elorrio bonbardatu zituztenetik.


2017-03-28 | Arabako Alea
'1937-2017 Oroimenetik-Askatasunera' ekimena aurkeztu dute

Gernikako bonbardaketa eta Azazetako sarraskiaren 80. urteurrena gogoratzeko, '1937-2017 Oroimenetik-Askatasunera' lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta manifestu bat aurkeztu dute.


2017-03-23 | Uztarria
Pasaiako segadan hildakoak gogoan izan dituzte Azpeitian

Asteazkenean 33 urte bete dira Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu hil zituela Espainiako Poliziak.


2017-03-22 | Anboto
Durango eta Kobane senidetzea ospatuko dute 25ean

Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du Durangok; hirurak bonbardatutako hiriak dira. Kurdistango ordezkari bat eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea etorriko dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude