argia.eus
INPRIMATU
1936ko gerra pairatu zuten emakumeak omenduko ditu ‘Amantalen ahotsa’ ikuskizunak

2011ko irailaren 29a
Urriaren 7an estreinatuko dute ikuskizuna Donostian.

Ahotsak.com webguneak bildutako testigantzak ditu abiapuntu Amantalen ahotsa ikuskizunak. 1936gerra eta gerra ostea bizi izan zuten emakumeek kontatutakoak ditu ardatz musika, bertsoak, dantza eta antzerkia uztartuko dituen obra horrek. Besteak beste, Amaia Zubiria abeslariak, Oinkari dantza taldeak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Ainere Tolosa eta Sara Cozar aktoreek parte hartuko dute ikuskizunean. Urriaren 7an estreinatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

- Amantalen ahotsa Facebook-en.