Nahita kutsatzeagatik Ekuadorreko indigenei ia 20.000 milioi dolar ordaintzera zigortuta Chevron-Texaco petrolio enpresa

  • 19,2 mila milioi dolar ordaindu beharko ditu Chevron-Texaco enpresa estatubatuarrak Ekuadorreko justiziak ebatzi duenez. Argentinako justiziak berriz, bertan dituen ondasun guztiak bahitu dizkio. Epaileen arabera, 1972tik 1992ra bitarteko isuriak nahita egin zituen enpresak, gastuak murrizteko helburuarekin. Txernobyleko, Mexikoko Golkoko edo Exxon Valdezeko kasuetan ez bezala, ez zen "istripu bat" izan, kontzienteki egindako zerbait baizik. Enpresak Ekuadorreko Amazonasen zuen planta 1992an itxi egin zuen.


2012ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amazonaseko 30.000 indigenari Chevron-Texaco petrolio enpresak 19,2 mila milioi dolar ordaindu beharko dizkie.

Munduan gutxitan ikusi dira horrelako epaiak eta 1993an hasitako prozesuak amaiera hurbil duela dirudi. Chevron-Texaco petrolio enpresak Ekuadorreko Amazonaseko oihanera milioika tona material kutsagarri botatzeagatik 19,2 milioi euroko ordainsaria eman beharko die bertan bizi diren 30.000 indigena eta kolonoei. Haien abokatuek berehala ekin diote diru hori kobratzeko tramiteak martxan jartzeari, ez Ekuadorren (konpainiak jada ez baitu aktiborik han), baizik eta Brasilen, Kolonbian, Kanadan eta Argentinan, esaterako.

Argentinan tramiteek emaitzak eman dituzte eta joan den azaroaren 7an enpresaren ondasun guztiak bahitu zituen epaitegiak. Konpainia kutsatzaileak trikimailu mordoa erabili zuen. Lehenik eta behin AEBetara eraman zuten epaiketa, gero berriz Ekuadorrera ekarri zuten, bertako epaileak erosten saiatu ziren... Alferrik, ordea. Oraingoan Ekuadorreko herriak egindako indarrak emaitzak eman ditu.

1972an hasi zen guztia, Ekuadorreko Amazonasera lehen petrolio upela iritsi zenean. Orduz geroztik, Chevron-Texaco enpresak bere arauak ezarri zituen lurralde horretan. Fabrika eraiki eta Amazonaseko urak zikintzen hasi zen. Bertako biztanleek ibaietan jolasten zuten, ehizatu, arrantzatu... Enpresak berehala egin zituen lehen isuriak. Bertako biztanleek uraren gainean zetorren gauza beltz hura zer zen ez zekiten. Ibaiko uretan jolasten eta bainatzen jarraitu zuten, baita hango ura edaten ere, ez baitzekiten ura kutsatuta zegoenik. Gaur egun Ekuadorreko minbizi tasarik altuena duen eskualdea da inguru hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude