1.700 lagun erreskatatu dituzte Mediterraneoan, horietatik hamabi hilda

  • Larunbatean 1.000 lagun gehiago aurkitu zituzten erreskate taldeek Mediterraneoan. Egun berdinean 700 lagunetik gora iritsi ziren Italiako kostara, horietatik hamabi hilda.


2015eko uztailaren 13an - 10:56
Asteburuan beste 1.700 pertsona jaso dituzte Mediterraneoan (Argazkia: 20 Minutos)

Igandean Triton erreskate operazioko ontziak 540 pertsona erreskatatu zituzten Italiako kostazainek koordinatutako lau operazio desberdinetan. Europara iritsi nahi zuten pertsonek bi itsasontzi eta bi gabarratan zihoazten.

Satelite bidezko telefono batetik iritsi zitzaien sorospen deia Italiar agintariei. Erreskatatze lanetan Lampedusa eta Siracusako hiru motorontzik parte hartu dute, baita ontzi ingeles batek ere.

Bestalde, larunbat goizean hainbat erreskate operaziotan ostegunetik Europara iritsi nahi zuten 717 lagun jaso eta Palermoko portura eraman zituzten. Honez gain, Libiako kostatik 40 kilometrora aurkitu zuten ontzian hamabi hilotz aurkitu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude