17, 17, 17

  • Esanahiez gainezka egiten digu gaurko egunak.

Eleak/Libre dinamika @eleakmugimendua
2016ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 17an, 2015ean, erabakitasunez eta kolorez beteriko Martxa Laranja jendetsuak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza okupatu eta Askegunea sortu genuen. Egun oso batez, izan nahi dugun herriaren zertzelada eder batzuk irudikatu genituen: herri autoantolatua, alaia, maitasuna eta elkartasuna praktikatzen dituena, konpromisoa eta auzolana oinarri dituena, bidegabe deritzonari desobeditzen diona. 18an, biolentziaren profesionalen ejertzitoaren aurrean, Askegunea Herri Harresian antzaldatu, eta beharrezkoa izatekotan zertarako prest gauden erakutsi genuen. Lelo feministak dioen moduan, ez dugu ausartak izan nahi, libre izan nahi dugu. Baina berriz ere egingo genuke.

Maiatzaren 17an, gaurko egunean, Auzitegi Nazionaleko areto batean Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz eta Egoitz eseriko dira. EKIN antolakundeko arduradun nazionaleko kide izatea leporatzen diete. Politika egiteagatik, epaiketa aurretik torturatuak, espetxeratuak, dispertsatuak. Orain, sei urteren bueltan errudunak edo errugabeak diren ebatsiko omen duen epaiketan, 9 eta 15 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete.

Maiatzaren 17an, gaurko egunean, Auzitegi Nazionaleko beste areto batean, @JEgurzegi eseriko da. Sakelakoaren teklak sakatuz adierazteagatik kaiolatu nahi duten hamarnaka txiolarietatik beste bat. 2 urteko espetxea eta 8 urteko gaitasungabetzea eskatzen dizkio estatuak. Beste txiolari asko pasa dira jada salbuespen epaitegitik, beste asko pasa beharko dute ere aurrerantzean.

Esanahiz gainezka datorkigu eguna. Basque Lives Matter kanpainako lagunek gogoratzen digute “dena ETA da” teoriak indarrean jarraitzen duela oraindik. Estatuarena ez zen biolentziari erantzuteko garatu omen zen salbuespen eraikin guztia, orain modu ankerragoan orain lausoagoan aplikatzetik harago, tinko dirauela. Gure herrian instituzionala ez den biolentzia antolaturik existitzen ez dela bost urte baino gehiago igaro diren arren. Txiolariek erakusten digute, iraganeko salbuespen neurriak mantentzearekin pozik ez, eta disidentzia zahar eta berrien aurkako arma berriak garatu dituela estatu espainolak urteotan: Mozal Legea, zigor kode berritua, Erradikalizazio Biolentoaren Aurkako Borroka Plana...

Surrealistatik ere badu urteotako eskubide zibil eta politikoen egiturazko urraketaren bilakaerak. Gaztelerazko “no se puede mover ni un dedo” edo “no se puede decir ni pío” esamoldeak metafora esajeratu bezala jaio ziren iraganean. Gaur, hatzak mugituz txio egiteagatik amaitu dezakezu espetxeratua. Beti bezala baina inoiz baino gehiago, disidentzia eskubidea ez da kabitzen legedian. Euren eskubide formalak ere ez badira kabitzen, nola kabituko da justizia? Nola gure irrikak eta ametsak?

Baina bestelako soinu atseginagoak ere baditu egunak. Injustiziak sortzen digun amorruaren, minaren, maitasunaren antolaketa dakarkigu gogora. Toki eta une bakoitzean forma ezberdin bat hartzen duena. Txiolariak libre, Basque Lives Matter, Askeguneak, Herri Harresiak. Guztiek elikatzen dute gure eskubide zibil eta politikoen aldeko herrigintza. Baina bat bera ere ez da nahikoa, ezta hurrik ere, orain urtebeteko bahiketa legalak eta egunotako epaiketak lekuko anker.

Borrokan jarraitu behar dugu. Urteotan ibili dugun bidean sakonduz. Autoantolatuz, babes herritar zabalak landuz, konfrontatuz, umorea eta irudimena baliatuz, konprometituz, desobedituz, konponbidearen giltza (eta ardura) gure egitean eta ez bulegoetan jartzen duen begirada autozentratua elikatuz, amorratuz eta elkar zainduz, disidentzia eskubidearen aldeko birus laranja sedukzio bidez kutsatzen jarraituz.

17a esanahiz lepo datorkigu. Deialdiz ere. 2015ean kondenatuak babesteko Martxa Laranja izan zen. 2016an, kontzentrazioak epaituen herri gehienetan. Txiolariak kaiolatik libre nahi ditugulako, euskaldunon bizitzek axola dutelako, Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz, Egoitz eta Jonbi maite ditugulako. Libre bizi nahi dugulako.

Eleak/Libre dinamika


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Maltzaga hil da, gora Maltzaga!

“Estatutua hil da” esan genuen Gernikan 1997an. Estatutuaren kontra geunden? Ez. Estatutuak tresna baliagarria izateari utzi zion? Ez. Orduan, zergatik esan genuen hilda zegoela? Espainiako estatuak erabaki zuelako, aldebakartasunez, estatutua ez zela beteko, ez bizitza honetan, ez eta hurrengoan ere. Guk aldebiko prozesu bat nahi genuen, eta nahi dugu, baina Madrilek ez.


Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten?

Sarritan entzun ditugu “ez zaitez tontakeria horregatik haserretu” edo “ez zaitez horregatik triste egon” bezalakoak, baita “ez du pena merezi horregatik negar egiteak” ere. Horregatik, horregatik, horregatik…  Baina joder, ni haserretu banaiz zer?


Kapital txinatarra gipuzkoar kooperatibismoarekin txertatuta

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Gipuzkoako erraustegia behin-behineko enpresa elkarte bati esleitu diola jakin berri dugu. Enpresa elkarte horretako lidergoa Urbaser enpresaren esku dago, Florentino Perezek bere zati osoa saldu ostean, honen kapital sozial osoa txinatarra da. Beraz, Urbaser txinatarra da eta erraustegiaren eraikuntzan parte hartuko du, batik bat, teknologiari dagokionez, Txinako Shangai inguruan enpresa horrek tratatzen baititu hondakinak.

Urbaserrek gipuzkoar... [+]


2017-01-22 | Nora Barroso
Hilerokoa eta gorputzen presentziak

Pertsona bakoitzak modu ezberdinean bizi du bere lehen hilerokoa. Gertatu baino lehen, pasarte horren inguruko berriak nagusiki etxetik, eskolatik edo lagunengandik etortzen dira, baina, ezinbestean, kalea eta komunikabideak ere informazio iturri dira. Eremu gehienetan gorputzaren inguruko azalpen fisiologikoak ematen dituzte, baina, nire ustez, mezu nagusiaren laburpena “hileroko = haurdun geratzeko aukera” da. Mezu orokorrak “kontuz, jada ez zara haur bat” adierazten... [+]


2017-01-22 | Joxerra Aizpurua
Memoriarik gabeko teknologia

Euskal Herrian azken urteotan garrantzi berezia eman diogu iragandako gerretan desagertutako pertsonen aztarnak bilatzeari. Helburu asko daude ekintza horren atzean, hala nola senideen ezinegona samurtzea, gertatutakoak argitzea eta, jakina, etorkizuneko belaunaldiei gertaeren transmisioa egitea. Gertakizunen ingurukoak memoria kolektiboan txertatu aurretik eta herri horren geroaren parte izan aurretik, egin beharreko hurrengo fasea osatzen du aurkitutako gorpuzkinen azterketak.

Hildako gure... [+]


2017-01-22 | Miren Artetxe
Ongi etorri gure zirkura

Begoña Huartek eta Mikel Zuloagak aske geratu bezain laster aldarrikatu dute beraiei egotzi zaien protagonismoa errefuxiatuei dagokiela, berez. Ozta-ozta jakin dugu atxilotu zituztenean furgonetan zekartzaten zortzi errefuxiatuak ere aske daudela. Errefuxiatuak. Zenbat ote dira? Milioi bat? Hogei milioi? Ehun? Non daude? Alegia, non daude orain? Ez dute izenik, ez aurpegirik, ez istoriorik. Kontzeptua bera ere definitu beharrekoa da. Nor da eta nor ez da errefuxiatua? Ongi-etorri,... [+]


2017-01-22 | Aritz Galarraga
Libertatia zeinen eder den

Nobedade ez diren liburuak iruzkintzeko 2010ean hartu nuen tarte honetan, bazen inon idatzi gabeko lege bat: autorerik ez errepikatzea. Betetzea gero eta zailagoa zaidan lege bat, aipamena merezi dutenak ez baitira agorrezinak, eta hainbeste maite ditut idazle gutxi batzuk. Nire deskarguan esango dut Itxaro Borda apailatzaile gisa ekarri nuela soilik, Emakumeak idazle antologiaren karietara. Injustizia bat konpontzera nator, beraz, Borda behingoz autore gisa ekarrita. Eta etorkizunerako atea... [+]


2017-01-17 | Txerra Rodriguez
Estandar batua

Batua eta euskalkien enegarren eztabaidari heldu aurretik, zientifikoki nork esan dezake estandarra artifiziala, arrotza, estralurtarra, kartoizkoa, zabarrra, mengela eta abar denik? Eta, gainera, kontuan hartu behar dugu gurean euskalkizurtzak daudela (hau da, euskalki bakoak).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude