Lau urte bete dira M15 mugimenduak Espainiako Estatuko hirietako plazak hartu zituenetik. Mayo Global 2015M koordinadorak larunbaterako mobilizazioak deitu ditu Espainiako hemeretzi hiritan. Era berean, maiatzaren 23an, hauteskundeen bezperan, mobilizazioa deitu du.
Ospakizunen barruan Madrilgo Sol plaza ostiraletik hartuko du Global 2015Mk. Bertan gai ugariri buruzko asanbladak, antzerkia, tailerrak eta musika entzuteko parada izanen da. Maiatzaren 16an, larunbata, manifestazioa eginen dute 18:00etan Cibeles plazatik Sol plazaraino.
“Artaldea baino izan ez gaitezkeen sistemaren aurrean M15ak bere burua berresten du asanbladatan, okupazioan, autogestioan, desobedientzian, kolektibizazioan eta espazioen askapenean, oinarrizko tresna politikoak direlako”, adierazi dute koordinadorako kideek.
2011n egin bezala, M15 mugimenduak Madrilgo Sol plaza hartuko du hauteskundeen bezperan: “M15ak urte guztian egiten du politika, zergatik ez du eginen 23an ere? Askok buruan dutenaren kontra, eduki politikoak ez du zertan hauteskundeekin zerikusirik izan”.
Rafael Catalá eta Jorge Fernandez Diaz Espainiako Justizia eta Barne Ministroek argi utzi dute legea betearaziko dutela deialdiek aurrera jarraitzen badute: “Probintziako hauteskunde-batzordea jakinaren gainean jarriko dugu segituan”.
Mugimenduaren laugarren urteurrena maiatzaren bukaera arte ospatuko dute. Bi ekitaldi publiko eginen dituzte: 24ean kanpoan dauden espainiarren “lapurtutako bozkaren” kontra nazioarteko ekintza eginen dute; eta 30ean hirietako auzoetan eta herrietan asanbladak eginen dituzte.
David Lloyd, V for Vendetta komiki ezagunaren sortzaileetako bat, Gasteizen izango da otsail hasieran. Ignacio Aldecoa kultur etxeak eta Caracola Comic-ek hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte komiki horren inguruan.
18-26 urte bitarteko hamalau auziperatuei, desordena publikoak, kalteak, lesioak, erresistentzia eta autoritateari eraso egitea leporatzen diete. 15M libertad izeneko babes kolektiboak absoluzioa eskatu du.
Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua... [+]
Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]
Egunak joan ahala, biziraupenaren larritasunik gabe eta denboraren prespektiba lagun, 23 egun iraun zituen Gipuzkoa Zutik kanpaldiari buruzko analisiak gehitzen doaz. Hainbat kidek Amador Fernandez Savaterrekin izandako elkarrizketatik ideia hauek bildu ditugu.