argia.eus
INPRIMATU
M-15 mugimendua: bi urtetako irainen errepasoa
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko maiatzaren 15
Zenbatezinak diren irainak jaso ditu haserretuen mugimenduak bi urteotan (Arg.: La Marea)

“Kamorristak, liskarzaleak, kirtenak, tuntunak, ezjakinak, hiena eta arratoi hibridoak, pailazoak…”, M15 mugimenduak jasotako irainen zerrenda luzea da. "Tertulia kide eta komunikabideak kontuan hartuko bagenitu, ezinezkoa litzateke artikulu batean horiek laburbiltzea” dio Murielek. Dena den, hainbat adibide eman ditu, segidan batzuk:

  • Beatriz Talegón Unión Internacional de las Juventudes Socialistaseko idazkaria: “Baliteke honen guztiaren atzean eskuina egotea”.

  • Gabriel Calles PSOEko Carabencheleko idazkari orokorra (mugimendua sortu eta hilabetera): “Horietako askok ez dituzte ezagutzen. Ezkutuan daude. Gizartea aldatu nahi dutenak manipulatuak izaten ari dira. Ez dakite noraino”.

  • Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak (liburu batean): “Utopikoa”, “erradikalak”, “ezjakintasun eta sinpletasun tanta batzuekin”, “sobiertar punttua”, “[M15ek ezkutatzen du] guztiz erreakzionarioa den izaera”.

  • Esperanza Aguirre, Madrilgo Erkidegoko presidentea: “Kamorristak”, “liskarzaleak”, [euren aldarrikapenek] “estatu kolpe bat ezkutatu dezakete".

  • Alfonso Savater filosofoa: “M15ek tuntunmetro modura balio izan dit”.

Bi urteren ostean, irainak ez dira eten eta etxegabetzeen kontrako mugimendura (PAH) ere igaro direla dio La Marea-ko kazetariak.

M15 iraintzen azkena PPko Nuevas Generaciones-eko Beatriz Jurado izan da Murielek dioenez. Haserretuen inguruan zera esan zuen: “Garrasi egiten dakiten lerdoak baino ez dituzte nahi”.