156

  • Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.

     

Estitxu Garai Artetxe @egarai
2017ko azaroaren 15a

Gaur arteko bidean Kataluniako herriak ez du gutxi erakutsi. Ausardia eta duintasuna. Kemena eta inteligentzia. Ezina ekinez egina. Bagenekien, halere, lehenago edo geroago Estatuaren horma krudel eta bortitzarekin topo egingo zutela. Une horrek sortzen zituen zalantzak. Errepresioari aurre egiteko gaitasunak. Aurre egiteko edo behintzat eusteko.

Bada, igaro zen urriaren 1eko erreferenduma. Igaro zen eta lezio berri bat eman ziguten. Erabateko konbentzimenduz jantzitako herritar oldea geratzea ez da hain erreza. Zailtasunak zailtasun, herritarrek boto-kutxak bete zituzten. Ondoren, atzera-aurrera batzuen ostean, emaitzak aintzat hartu eta iritsi zen hainbeste itxarotako eguna: Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.

Hortik aurrera bi erraileko bidea ikustear geundela uste genuen: batetik, errepresioari aurre egiteko ekintzena; bestetik, errepublika materialki mamitzeko urratsena. Lehenengoak hartu du indarra, ordea. Salbuespen egoera erabatekoa izanik, erantzun antierrepresiboan murgilduta daude herritarrak eta ordezkari politikoak. Kalean, protesta masiboak; erakundeetako ordezkariak, berriz, salaketa politikoan, gatazka nazioartekotzeko eta Espainiako Estatuaren autoritarismoa erakusteko ahaleginetan.

Jarrera hori erabat ulergarria den arren, errepublikaren garaipenerako funtsezkoa da herritarrek, orain arte bezala, egingarria dela sinestea. Uste osoa izatea, kosta ahala kosta, herriaren indarrari esker lortuko dutela. Horretan biziki lagunduko luke estatu-egiturak osatzen ari direla irudikatzeak. Gauza nimiño eta sinbolikoak badira ere, mentalki beste agertoki batera darama herritargoa. Jendeak sugarra erne mantentzeko aurrerapausoren bat beharko luke, esaterako prozesu konstituziogilean. Egoera latza eta gogorra izanik ere, ilusioa ez zapuzteak bere biziko garrantzia du.

Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskunde-kerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik

Beste horrenbeste gertatzen da abenduko hauteskundeei begira. Erabat deialdi antidemokratiko eta salbuespenekoa izateaz gain, marko diskurtsibo arriskutsua gailentzen ari da: 155aren aurkako eta aldeko blokeak. Horrek egoera Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenaren aurreko sasoira leheneratzen du. Arazoa 155a izango balitz bezala eta ez Espainiako demokrazia eza. Independentismoari komeni ez zaion atsekabea sor dezake horrek. 155a gaindituta, 156etik aurrera josi behar dira borondateak. Narratiba berri bat beharko dute. Blokeak irudikatzekotan, honakoak hobetsiko nituzke: errepublikaren aldekoak eta kontrakoak. Izan ere, horrek mentalki jada existitzen den errepublikaren defentsan jartzen ditu herritarrak, aurrera bidean. Errepublikari hautestontzietan beste berme bat emateko balio dezatela hauteskundeek.

Halaber, telebista piztu besterik ez dago Espainiako aparatuen beldur nagusiak zeintzuk diren ikusteko: independentisten batasuna eta legitimazio demokratikoa. Behin eta berriro hedatzen ari dira alderdi eta ordezkari independentisten artean arrakala sortzeko eta irudikatzeko mezuak. Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskunde-kerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik.  Amore emateko tentazioa izango du batek baino gehiagok, baina egindako bidea ez da alferrik igaro. Orain arte bezala eutsi eta aurrera jarraitzeko indar zakukada bat bidaltzeko balio dezatela azken lerro hauek. Etsitzeak, eurenean ez ezik, gurean ere atzera bueltarik gabeko eragina izango bailuke denbora luzez.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Katalunia independentziarantz

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Satorren herriko bromak

Ados, ez dagoela ondo erremateko mazoa jaso duenaz trufatzea. Baina ezer baino lehen, esan behar da broma guztiak ez direla berdin jujatzen, ez baita moral kontua, botere-afera baizik.


Espainiako hiriburua Paris

Behin baino gehiagotan entzun dugu Espainiaren eraketa Frantziakoaren antzekoa dela. Hortaz ez da harritzekoa borboitarrek, Espainiako Erresuma hainbat mendetan bere esku izan duten dinastiak, Frantzian izatea jatorria. Beraz, normala da Frantziako eredua Espainian kopiatu nahi izatea, baina baditu kopiatzea horrek bere berezitasunak.

Frantzian Iraultza egin zen duela bi mende eta erdi eta borboitarrak desagertu ziren edo urkamendira eraman zituzten. Espainian, aldiz, tarte labur batzuk... [+]


2017-11-19 | Iñaki Murua
Dena emon ala Doraemon?!

Harritu egin nau Antena 3 telebistara Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina badu lekua agurrean, artista senetik, umore jostarian eraikitako aleak telebista horretan, nik etxe horri buruz dudan iritzia izanda behintzat.

Zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko Telebistako albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak. Bertsoak eta bertsolaritzak kate horri sortzen dion erakarmenaren berri ematen dit, noski bertsoari berari ezer kendu gabe, baina... [+]


Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are... [+]


2017-11-19 | Miren Artetxe
Bortizkeria matriuskak

Zabaldu matriuska.

EFE agentziaren berria. Lerro-burua: “Cantabria espainiar ontziak itsasoan aurkitutako 26 gorpu lehorreratu ditu”. Testua: “Ontziak Italiako Salerno hirian porturatu ditu 26 emakumeren gorpuak, itsasoan erreskatatutako beste 400 immigrante eta errefuxiaturekin batera”.

Emakumeak izateak ez du, antza, lerro-bururik merezi (eta kurioski, testuan immigrante eta errefuxiatuak bereizteak bai). Salernoko prefetaren azalpenak jasotzen ditu berriak:... [+]


Atsedenen ondorioez

Azken hilabete eta aste hauetan, Aldudeko ibarrean zorigaitz franko gertatu zaigu: bat bertzearen ondotik zendu dira hainbat herritar, gazterik, batez ere minbiziarengatik. Ohi den bezala, jendeak eta predikariek azpimarratu dute presuna horien “kuraia gaitzaren kontra”, “ihardukitzeko” eta azken uneraino “oldartzeko eta borrokatzeko indarra”, eritasunaren “zuzengabeko garaipenari amore eman arte”.

Erran-molde horiek gogorarazi didate Marc... [+]


2017-11-17 | Miren Osa Galdona
Ez da nahikoa biktima izatea, azalean eraman behar duzu

Iazko San Ferminetako bortxaketaren epaiketan izandako informazio jakin batek aho bete hortz utzi ditu hedabide nahiz herritarrak: akusatuek biktima ikertzeko detektibe bat kontratatu dute, bortxaketaren ostean “traumarik ez duela” frogatzeko. Lehen unean epaileak ikerketa osoa onartu bazuen ere froga gisa, azkenean baztertu egin du txostenaren zati bat. Hala ere, justiziaren eraikuntza patriarkala agerian geratu da: emakumeei nabaritu egin behar zaie gainean daramaten zama.


Euskararen maitaleak

Amoranteen gaindosia bizi du euskarak. Baina legerik ez, behar bezalakoa, euskarari albo hizkuntzetako balio legal eta derrigortasuna emango liokeena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude