argia.eus
INPRIMATU
1.500 lagunek egin dute bat Eusko monetarekin
  • Urtarril amaieran plazaratu zen Eusko izeneko moneta alternatiboa Ipar Euskal Herrian eta 800 lagunek egin zuten bat ekimenarekin. Kopuru hori ia bikoiztea lortu dute denbora gutxian: 1.500 dira dagoeneko bazkide.

ARGIA @argia 2013ko apirilaren 15
Euskoa hainbat taberna eta dendatan erabiltzen da.

Euskoaren sustatzaileek euren webgunean herritarrak animatu dituzte, ingurukoak proiektuan sarraraz ditzaten “zenbat eta gehiago izan orduan eta eraikitzailegoa izanen baita euskoa”.

Tokiko ekonomia sustatzeko asmoarekin plazaratu dute Euskoa. Xebax Christyk eta Mendi Estebanek ARGIAn azaldu zuten moduan, “tokiko enpresen arteko harremanak lantzea” da proiektuaren xedeetako bat, baita euskara sustatzea eta ingurumena zaintzea ere.

Webguneko “kidetzen naiz” atala erabiliz edonor egin daiteke Euskoaren erabiltzaile. Proiektuan beste modu batean engaiatzeko aukera ere badago, Baionan daukan egoitzatik pasata.

Informazio gehiago:

Moneta alternatiboari buruzko albisteak eta bideoak aurkituko dituzu ARGIAk Euskoari eskaini dion kanalean.