Pablo Picassoren Guernica koadroa Gernikara ekartzeko sinadura bilketak 15.000 sinaduratik gora bildu ditu urtebetean. Lehen hilabete eta erdian 10.000 pertsonak egin zuten bat ekimenarekin, baina denborarekin behera egin du sinatzaileen kopuruak. Gernikako Udalak 500.000 sinadura lortu nahi ditu eta horregatik gogorarazi du Guernica Gernikara webgunean sinatzeko aukera zabalik dagoela. 2011ko otsailaren 25ean jarri zuen abian ekimen hau.
Joan den apirilaren 25ean 75 urte bete dira Gernika bonbardatu zutenetik. Pablo Picassoren kuadro hau, gaur egun, Bakearen eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen da. Munduko hainbat txokotan ibili ostean, Madrilgo Reina Sofia Museora eraman zuten 1992an.