argia.eus
INPRIMATU
150 langile kaleratu eta gainerakoak aldi baterako erregulazioan sartuko ditu Tubacexek Laudio eta Amurrioko lantegietan
  • Laudio eta Amurrion Tubacexek dituen lantegietan 150 lagun kaleratzea eta gainerako langileak (800 bat dira guztira) aldi baterako erregulazioan sartzea erabaki du zuzendaritzak. Enpresa batzordeak bi greba egun antolatu ditu aste honetan eta greba mugagabea abiatzea aztertzen ari da.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 09a
Argazkia: Hala Bedi

Elkarrizketek ez dute fruiturik eman eta kaleratzeen berri eman du zuzendaritzak, egiturazko arazoak eta energia sektorearen krisi larria argudiatuta. Enpresa batzordearen esanetan, baina, pandemiak eragindako krisia da, behin-behinekoa, eta horren araberako neurriak dira hartu behar direnak.

30 eguneko negoziazio epea zabaldu da orain zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean. Azken hauek greba deitu dute ostegun eta ostiral honetarako eta aztertzen ari dira astelehenetik aurrera (hilaren 15etik aurrera) greba mugagabea abiatzeko aukera.