15 urtez astero literaturzaleen postontzi digitalean

  • Susa argitaletxearen Armiarma.eus webguneak astero zabaltzen du sarean literatur buletin bat, Literatur Emailuak izenekoa. 2002ko urtarrilean hasi ziren euskal letrazaleen postontzi digitaletara iristen. Alegia, oraintxe bete dituela hamabost urte.


2017ko urtarrilaren 13an - 13:39
2006tik blog batean ere biltzen dute buletina.

“Literatur ekimenak iragartzearren sortutako e-posta bidezko albistegia da Literatur Emailuak. Susa argitaletxearen web guneko berritasunekin batera, idazleen hitzaldien zein errezitaldien albisteak emanen dizkizugu. Efemeride sail bat antolatu dugu, euskal idazleak gogora ekartzeko.Eta beste web gune batzuetako edukiei erreferentziak egiten saiatuko gara. Astero-asteroko albistegi hau jasotzea hautazkoa denez gero, hurrengo Literatur Emailuak jaso nahi ez badituzu, bidal iezaguzu mezu bat. Zure adiskideren bati bidal diezaiogun nahi izanez gero, jakinaraziko diguzu haren e-posta helbidea. Mila esker aldez aurretik”.

Mezu hori irakurri zuten hainbat lagunek duela hamabost urte eta geroztik 780 buletin jaso dituzte literaturari buruzko nobedadez hornituta. Lagun haiek eta beste hainbatek: Susan galdetuta azaldu dutenez, 1.400 harpidedun inguru ditu buletinak gaur egun.

Euskaraz argitaratutako literaturaren inguruan urteotan izan den martxaren argazki oso konpletoa eskaintzen dute Emailuek: izan diren eta izango diren errezitaldi eta irakurle-taldeen agenda, osorik digitalizatu eta publikoaren esku jarritako liburuak, atzerriko hizkuntzetatik euskarara ekarritako lanak… Duela hamar urtetik blog batean ere biltzen dute eduki guztia, baina ez dute e-posta bidezko zerbitzua eten (harpidetu nahi izanez gero, hemen dago aukera).

Momentuz ez dute urteurrenarekin lotutako ekitaldirik iragarri, baina urtean zehar hainbat lekutan efemeridearekin lotuta zerbait egiteko prestatzen ari direla aurreratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude