Gasteizko Mugimendu Feministak salatu duenez, Gasteizko Martxoaren 8ko asanblada 1.450 eurorekin zigortu du udalak. Hori dela eta, idatzi hau zabaldu du hedabideetara:
"Gasteizko Udalak isuna jarri dio M8ko asanbladan parte hartu duen eragile bati, Gasteizko Bilgune Feministari hain zuzen, greba feministara deitzen zuten 13 kartel jartzeagatik. Isuna, martxoaren 13an iritsi zitzaion eragile honi, guztira 750 euro ordaintzera behartuz. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ikusi diren kartel berdinak izan dira hauek, Euskal Herriko Mugimendu Feministak sinatutakoak. Are gehiago, Gasteizko Udaletxeko bulegoetan ikusi ditugun kartelak dira.
Hau ez da Gasteizko M8ko asanbladak jaso duen isun bakarra, beste bi parte-hartzaile ere zigortuak izan dira greba eguna zabaltzeagatik. Finean, 700 euroko zigor ekonomikoa ezarri die Udalak.
Hortaz, Gasteizko Mugimendu Feministatik honakoa salatzen dugu:
- Hemendik aurrera Gasteizko Udalak mugimendua bera isundu edota zigortuko balu salatzen jarraituko dugula.
- Udalaren kontraesanak agerian utzi nahi ditugu, izan ere, mugimendu feministaren lana aitortzea helburu zuten berberek kriminalizatu gaituzte beste behin ere [udaletxeko webgunearen mezu hauek jarri dituzte adibidetzat].
- Feminismoa argi mediatikotik at geratzen den momentuan, Gasteizko Udalak mugimendua bera zigortzen duela salatu nahi dugu. Honen aurrean azalpenak exijitzen dizkiogu Udalari".
Hernani (Gipuzkoa), 1918ko apirila. Lasarte eta Hernani inguruetan zenbait baztanga kasu agertu zirenez, Gipuzkoako gobernadoreak hainbat neurri hartzeko agindua eman zuen: Lasarteko herritarrei, hipodromoko jockey-ei eta ukuiluetako langileei txertoa jartzea (agerraldia hipodromo inguruetan sortu omen zen) eta gaixotutako zazpi pertsona Lasartetik Hernaniko Benefizentzia Etxera eramatea, bertan hobeto isolatuta egongo zirelakoan.
Abadiñoko San Prudentzio jaietako ekitaldirik jendetsuena heltzeko gogotsu daude Amaia Munitxa, Iratxe Moreno, Josu Urriz eta David Nuñez. Jaiak agurtzeko ordua heldu arte zutik eutsiko dion Donien Atxa altxatuko dute laurek, beste gazte batzuekin batera. Amaiak eta Iratxek herriko neskei deia egin diete ekitaldian parte hartu dezaten.
Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten; Kimuak katalogoak berriz, 20. Eta bi efemeride horiekin lotuta antolatu dituzten emanaldietan, ez dute emakumeek zuzendutako lan bat bera ere programatu. Horren aurrean, zinema-munduko hainbat emakumek emanaldi alternatiboa prestatu dute apirilaren 26an.
Apirilaren 27an, ostirala, Chocolate Remix artista argentinarrak kontzertua emango du Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, gaueko 21:30ean. Kontzertua Zarauzko LGTBIQ+ sareak antolatu du.
Terra de Ningú. Perspectives feministes sobre la independència liburua kaleratu berri dute Gatamaula kolektibo feministak eta Pol·len argitaletxeak. 47 pertsonak hartu dute parte sorkuntza honetan.
Euskal Herriko Emakumeen Martxak asteartean mobilizatzera deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zenetik bost urte bete direla eta. Bertan hildako 1.130 emakumeak kapitalismoak hil zituela salatuko dute.
Zuriñe Rodriguez kazetariari beti interesatu zaio ea emakumeek zer rol bete dituzten gatazka armatuetan, baina konturatua zegoen beti dela errazago urrutiko korapiloak aztertzea norberarenak baino. Hara non, ordea, masterreko lanean zer gai landuko zuen erabaki behar zuen astean, orduantxe iragarri zuen ETAk behin betiko utziko zuela jardun armatua. Eta hala ekin zion Rodriguezek hura aztertzeari, gure hau.
Emakume gorputz ezezagunak, estu hartuak, minduak, aurreiritziz estaliak. Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez irundarrak kritikoak dira ginekologia molde hegemonikoarekin. Norbere gorputzak ezagutu, behatu, eta jakintza elkarren artean trukatzea lehenesten dute. Helburua errealitate samurragoa eraikitzea da. Hilekoaren nondik norakoak azalduz autoginekologian pausoak emateko bidea erakutsi digute.
Iruñea, c. 848. Oneka Orti jaio zen, Iruñeko Orti I.a Gartzez Begibakarra erregearen eta Auria erreginaren alaba, Aritza leinukoa. Haren berri Rodako Kodexak eta Al-Andaluseko historialarien kronikek jaso zuten, bain a ezer gutxi adierazten dute bere izaeraz eta, hala, Oneka bere ezkontzek izan zuten eragin politikoarengatik da nagusiki ezaguna.
Bere burua “aktore, zuzendari, feminista eta zonbi-hiltzaile” definitzen du Leticia Dolerak (Bartzelona, 1981). Antzezle gisa ibilbide luzea egin ondotik, 2015ean zuzendu zuen bere lehendabiziko filma eta otsailaren hondarrean publikatu zuen Morder la manzana (Sagarra hozkatu), liburua.