13 hildako eta 80 zauritu Bartzelonan, Estatu Islamikoak bere gain hartu duen atentatuan

  • Atentatua ostegun honetan 17:00 orduen bueltan izan da Bartzelonako Rambletan, furgoneta zuri bat Kataluniako Plazaren aldetik abiatu denean abiadura bizian, zigi-zaga eginez eta ahalik eta jende gehiena harrapatuz.

     

2017ko abuztuaren 17an - 22:36
Furgoneta honetan egin da erasoa eta gidariak oinez egin du ihesi.

Kataluniako Gobernuaren esanetan, zaurituen hartean hamabost oso larri daude eta ezin da baztertu heriotz gehiago izatea. Furgoneta gidariak Ramblen erdi aldean harrapatu du jende gehien. Azkenean furgoneta gelditu da eta gidariak ihes egin du. Mosoek bi pertsona atxilotu dituzte atentatuarekin zerikusirik dutelakoan, baina ez gidaria. Inguruko jendea Rambletako dendetan sartu da babesteko eta ez da atera segurtasun indarrek hala agindu arte. Handik denbora gutxira, Kataluniako polizia autonomikoak, Mossoek, atentatu terrorista izan dela jakinarazi dute.

Pertsona bat hilda Sant Just Desvern-en

Furgoneta gelditu denean gidariak ihes egin du. Segurtasun indarrek kontrolak jarri dituzte Bartzelona osoan eta horietako batean, gidari batek kontrola salto egin du Diagonal kale ezagunean eta mosso bat zauritu, Mossoek jakinarazi dutenez. Ondoren autoa jarraitu egin dute eta Sant Just Desvern herrian geldiaraztea lortu dute. Lekukoen arabera, poliziek eskuak altxatzeko agindu diote kotxe barruko pertsonari, ondoren entzun dira tiroak eta hasieran hauen ondorioz gidaria hil dela pentsatu da. Kotxe barruan hildako pertsona, aldiz, labanez zegoen hilda eta ez zegoen eserita gidariaren tokian. Mossoek jarraitzen dute gaia ikertzen eta ez dute baztertzen gertaera hauek loturarik izatea atentatuarekin. Iturri ofizialen arabera, oraingoz bi atxilotu daude Bartzelonako atentatuarekin lotura dutelakoan.

Atentatuan hiru pertsonek parte hartu dute eta hasiera batean egileetako bat Driss Oukabir zela zabaldu da, frantses jatorriko herritarra eta egun Ripollin bizi dena. Bere burua telebistan ikusi ondoren, ordea, herritar hau komisaldegira joan da eta dokumentazioa lapurtu diotela salatu du. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua, Amaq bere albiste agentzia medio. Zehaztu dutenez, Kalifatoko soldaduek "Koalizioko herrialdeei" eraso egiteko deiari erantzun diote atentatuaren bidez.

Espainiako Batzorde Islamikoak atentatua gaitzetsi du eta doluminak eman dizkie biktimen senideei. Terrorismoaren aurkako borrokan duten konpromiso irmoa ere adierazi dute. "Jainkoak nahi duen bezala, egon bedi bakea munduan", azpimarratu dute agiri bidez.

Puigdemont eta Colauren agerraldia

Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko lehendakariaren esanetan, "zibilizazioak elkarren aurka jarri nahi dituztenak garaituko ditugu". Adierazpenok Oriol Junqueras gobernuko lehendakari ordea eta Ada Colau Bartzelonako alkatearekin egindako agerraldian egin zituen. Puigdemontek esan zuenez, lehenago Europako beste hiriburu batzuei egin diete eraso eta oraingoan Bartzelonari egokitu zaio: "Katalunia beti izan da bake eta ongi etorri lurraldea. Katalanak beti izan gara eta izango gara abegikorrak kanpokoarekiko. Ez dute hori aldatuko".

Ada Colauk iragarri zuen ostiral eguerdian minutu bateko isilunea egingo dela atentatuaren lekuan, biktimak gogoan eta herritarrek ez dutela beldurrik adierazteko: "Bartzelona bake hiria da, munduari zabalik eta bere aniztasunaz harro dago".

Espainiako Gobernua ere Bartzelonara

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko lehendakaria, Soraya Sáenz de Santamaría lehendakariordea eta Juan Ignacio Zoido barne ministroa Madrildik Bartzelonara iritsi dira ostegun gauen, Madrilgo Gobernuaren esanetan segurtasun indarrak eta egin beharreko lanak bertatik bertara koordinatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-27 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude