12 talde larunbateko Hatortxurock jaialdian

  • Larunbatean, abenduak 28, ospatuko da Hatortxurock jaialdiaren 16. edizioa Atarrabian. 12 musika talde igoko dira oholtzara, eta gaur da aurretiazko sarrerak eskuratzeko azken eguna.


2013ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ohiko salmenta puntuetan eta internet bidez eskuratu daitezke txartelak 15 euroan. Eta larunbatean leihatilan 18 euroan.

Edizio honetan 12 taldek joko dutela kontuan hartuta, arratsaldeko 16:00etan irekiko dira ateak eta goizaldeko 6:30ak arte luzatuko da festa. 16:30ean hasiko da lehen kontzertua Glaukoma taldearekin; ondoren, Willis Drummond, Soziedad Alkoholika, El Trono de Judas,  Non Servium, Ze Esatek, Governors, Obrint Pas, Flitter, Kaotiko, eta La Raiz taldeak arituko dira eta Skakeitan donostiarrekin amaituko da emanaldia.

Antolatzaileek ohartarazi dute El Trono de Judas talde iruindarra ikusteko azken aukera izanen dela, 17 urteren ostean agur esatea erabaki baitute. Horrez gain, Obrint Pas talde valentziarrak Euskal Herrian eskainiko duen azken kontzertua izanen da epe zehaztugabean taldea desegingo dela iragarri baitute. Bestalde, azpimarratzekoa da  2006tik jo gabe zegoen Flitter taldearen itzulera.

Urtero legez, euskal presoei elkartasuna adierazteko asmoz prestatu dute jaialdia Iruñerrian. Antolatzaileen hitzetan jaialdiaren helburua euskal presoei "modu ankerrean aplikatzen zaien sakabanaketa politika behin betiko" amaitzea da. Bide batez, sakabanaketak presoen senide eta lagunei eragiten dien sufrimendua salatu nahi dute.

Egun bakarrean egingo da 16. edizioa eta azken urteetan bezala, Atarrabia eta Burlata arteko Entrecementerios deritzon eremuan kokatuko da karpa erraldoia. Taldeek txandaka joko dute karpako bi muturretan egonen diren bi eszenatokietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


Eguneraketa berriak daude