argia.eus
INPRIMATU
118 indigena hil zituzten 2016an Brasilen, lurren pribatizazioengatik
  • Michel Temer Brasilgo presidentearen gobernuak Amazonaseko hainbat lur multinazionalen esku utzi zuenetik, 118 indigena hil zituzten Brasilen 2016an. CIMI Indigena Misionarioen Kontseiluaren arabera, indigenen lurretan egurra ustiatu nahi duten enpresek eragin nabarmena izan dute bertakoen egunerokotasunean. Indigenen komunitate asko mehatxupean bizi direla diote eta, etekin ekonomikoaren mesedetan, enpresek indarkeriaz jokatzen dutela.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 6a
Iaz gobernuaren aurkako protesta Brasilen (Argazkia: De ohlo nos ruralistas)

112 herri isolatuta daude multinazionalek jarduna hasi zutenetik. Ustiatzeko erabiltzen duten lur zoruaren gehiengoa erreserba naturala da eta, legez babestuta egon arren, arduragabekeria eta inpunitatea erabatekoak direla dio kontseiluak.

Lurren pribatizazioaz gain, kontseiluak salatu du indigenek jasotzen duten osasun zerbitzua oso prekarioa dela eta adin txikikoak direla kaltetuenak: bost urtetik beherako 735 ume hil ziren iaz osasun zerbitzu urriengatik.