112ko larrialdietako dei kudeatzaileak Eusko Legebiltzarrean mobilizatu dira "lan hitzarmen duin baten alde"

  • Inbestidura saioak iraun bitartean Eusko Legebiltzarrean egon dira Euskal Autonomi Erkidegoko 112ko larrialdietako dei kudeatzaileak, herritar eta politikoei dituzten eskaeren berri emateko. Subrogazio eta lan hitzarmen “duin” batzuen alde ari dira protestan langileak.


2016ko azaroaren 24an - 11:30
112ko dei kudeatzaileak legebiltzarraren kanpoan. (Arg.: @otero_mikel)

Gaurko inbestidura saioaren ondoren, langileek alderdi politikoekin harremanetan jartzeko baliatuko dute denbora, komunikatu bidez azaldu dutenez.  Eusko Legebiltzarrean ez legezko proposamen bat egiteko asmoa dute, Eusko Jaurlaritzak “zerbitzu egoki baten alde” egin dezan.

112ko kudeatzaileek 2016ko azaro eta abenduan eta 2017ko urtarrilean grebara joateko eskaera aurkeztu zuten. Azaldu dutenez, politika sozial eta laneko sailburu Angel Toñak, ordea, zerbitzuen %100  bermatu beharra exijitu zien. Toñak greba eskubidea onartu arren, herritarrek larrialdien aurrean izan beharreko zerbitzua bermatu beharra arrazoitu zuen.

Egun, 112 zerbitzua telemarketing-eko hitzarmen baten bidez gestionatzen dute. Langileen ustez, 112 zerbitzuak ez du inongo zerikusirik telemarketing-arekin eta egiten duten lana gizartearentzat funtsezkoa da. Horri greba orokor bat egitearen “debekua” gehituz gero, egoera “bidegabean” daudela diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude