argia.eus
INPRIMATU
110 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute euskararen erabilera aktibatzea helburu dutela
  • EuskarAbentura du izena egitasmoak eta uztailean ia 500 kilometro egingo dituzte oinez Done Jakue bideak erabiliz. Egitasmoak euskara du ardatz eta euskal ondarea ezagutzeko geldialdiak egingo dituzte.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 29a
16-17 urteko gazteak prest dira uztailaren 1ean espedizioan parte hartzeko. Argazkia: EuskarAbentura.

16 eta 17 urteko 110 gazte dira, Euskal Herrikoak eta diasporakoak. Euskararekin lotutako lan bat aurkeztu behar izan zuten hautaprobetan parte hartu ahal izateko. Uztailaren 1ean EuskarAbentura espedizioa Maule-Lextarretik abiatuko da. Uztailaren 31n Getxon bukatuko dute.

Beñat Garaio eta Ane Pedruzo EuskarAbentura egitasmoaren sortzaileetakoei egindako elkarrizketa ekainaren 24ko ARGIAn irakur dezakezue.