argia.eus
INPRIMATU
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero
  • Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.

Jon Fernández González 2025eko abuztuaren 14a
Bilboko Errekalde auzoko El Fango polikiroldegiko igerilekua. Bilbao Kirolak

Igandean El Fango polikiroldegian bero kolpea izan zuen 11 urteko mutila hil egin da Gurutzetako ospitalean. Gazteak konortea galdu zuen igerilekuan eta larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten. Handik Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta zainketa intentsiboetako unitatean eman ditu hiru egun: asteazken gauean hil da.

Haur talde batekin zegoen haurra, begiraleek zaindutako taldean. Igande arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta arratsalde hori bereziki beroa izan zen, 30 gradutik gorakoa. Hain zuzen ere, 11 urteko mutilaz gain, beste haur batzuk artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek antsietateagatik, bero kolpeengatik edo ondoezik zeudelako.