108 herrialdetako 4.109 film laburrek hartuko dute parte Zinebiren 58. edizioan

  • Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak -Zinebik- azaroaren 18tik 25era ospatuko du bere 58. edizioa. Lanak aurkezteko epea itxi dute dagoeneko, eta aurtengo edizioak 4.109 film jasoko ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 08an - 17:37

Horien artean aukeratuko dira Lehiaketako Sekzio Ofizialean lehiatuko direnak, lehiaketan parte hartuko duten hiru generoetarako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko xedez. Genero horiek, fikzioa, dokumentala eta animazioa dira.

108 herrialdetik heldu diren lanen jatorriari begira hauek dira datu ofizialak: Espainiar Estatukoak (814, horien artean Euskal Herriko 92), Frantziakoak (539), Alemaniakoak (217), EE.BB-etakoak (177) eta Erresuma Batuakoak (157). Eremu latinoamerikarrari dagokionez, film labur gehienak Brasiletik (167) Mexikotik (143) eta Argentinatik (154) heldu dira, baina baita Kolonbiatik (74), Txiletik (39), Venezuelatik (14), Kubatik (19) edo Uruguaitik (18) ere, beste leku batzuen artean.

Zine produkzio urria duten herrialdeen artean, hauek azpimarratu behar dira: Afganistan (1), Albania (3), Saudi Arabia (6), Burkina Fasso (2), Zipre (5), Boli Kosta (1), Arabiar Emirerri Batuak (14) Irak (8), Jamaika (1), Kirgizistan (3), Palestina (1), Sri Lanka (1), Sudan (1) eta Trinidad eta Tobago (2). Herrialde eta gune geografiko eta kultural anitzen partaidetza horrek nabarmendu egiten du, berriro ere, zinemaldi beterano honen nazioarteko izaera.

Azkenik, izena eman duten filmen generoei dagokienez, zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 2.497 fikziozkoak dira (%60,76), 1.202 dokumentalak (%29,25) eta 410 animaziozkoak (%9,99).

Talentua eta sinesgarritasuna

Oscar Marine diseinugile eta marrazkilariak Zinebiren 58. edizio honetarako sortu duen kartelaren protagonista, 2014an hil zen Philip Seymour Hoffman antzezle estatubatuarra da. Marinek, antzezleak Capote film arrakastatsuan egin zuen Truman Capote idazle estatubatuarraren irudia aukeratu du. 2005ean Bennett Millerrek zuzendu zuen film horretan antzezleak gizonezkoen interpretazio hoberenaren Oscar saria lortu zuen. 

Kartelaren irudiak, dotore jantzita dagoen Seymour Hoffmanen irudia erakusten du, kamerari albotik begiratuz, idazle handiaren nortasun indartsuarekin eta konplexuarekin bat datorren erdi-irribarre zorrotz eta ironikoarekin. Idazlearen nortasun hori izan zen antzezle gisa egin zuen lanaren oinarri nagusia.

58. edizioko kartelarekin, Zinebik omenaldi berezia eskaini nahi dio arauz kanpoko antzezle horri, oso ohikoak ez diren antzezpenerako baliabideak zituenari, horien artean fisikoa, begirada, ahotsa eta keinu errepertorio mugagabea. Horri guztiari esker, Seymour Hoffman mundu osoan arrakasta jaso zuen antzezlea izan zen. 

Irudi xume eta zuzen horrek erakusten digunez, zinearen eta ikus-entzuleen arteko harremanean sortzen den lotura emozionala eta limurtzailea betidanik, eta baita gaur egun ere, posible egiten duen baldintzetako bat antzezleen aurpegian, talentuan eta sinesgarritasunean oinarritzen da, eta horiek guztiak zituen Philip Seymour Hoffmanek.

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude