Alerta laranja aktibatu dute Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian, 120km/ordutik gorako haize boladak izan daitezkelako. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, abisu horia asteazkenerarte egongo da indarrean.
Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak EAEn. Astelehen gauetik asteazkenerarte izango da indarrean abisua, ordura arte espero direlako haize zakarrenak. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian abisu laranja ezarrita dago, 100km/orenetik gorako haize boladak espero dira, astearte gauetik asteazkenerarte.
Euskalmet-en arabera, haizeak hego-ekialdetik joko du, eta eraginik handiera EAEko mendialdeetan eta haize lekuetan izango du, Gipuzkoa eta Arabako ekialdean batik bat. Eguneko lehen zatietan orduko 100 kilometrotik gorako haizeak izango baditugu ere, arratsalde aldera, haizea gehiago zakartu daiteke eta orduko 110-120 kilometroko boladak izan ditzakegu Araba eta Gipuzkoan. Bizkaian berriz, 80-90 bitartekoak.
Euskalmetek jakinarazi du, ostegunean hegoaldeko haize ahulak besterik ez direla ibiliko.
🟠 #alertalaranja #haizea #eguraldia ⚠️ADI! Alerta #laranja ezarri dute EAEn eta Nafarroan, haize bolada bortitzak direla eta. Kontu handiz ibili!https://t.co/8pAgl1Km1G @eguraldia
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) October 20, 2020