Udaberrian sartu gara martxoaren 20 honetan, baina horrez gain eguzki eklipse partziala ere izan da, Iruñean esate batera, goizeko 9:09etatik 11:21era, bertako Planetarioak azaldu duen gisan.
Eguzki Eklipsean, ilargia eguzkia eta lurraren artean jartzen da eta itzala sortzen du. Gaurkoan, esate baterako, euskal lurraldean ez da ikusi baina bai nabaritu, eta ilargia gure gainetik pasatzen hasi denean ohikoa baino iluntasun handiagoa nabaritu da. Eklipsearen unerik gorenean, ilargiak eguzki diskoaren %70 estali du. Iruñeko Planetarioak eklipsearen xehetasunak azaldu ditu bere albisteetan.