2024-2025 ikasturtean 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloa doakoa izango da Nafarroako haur-eskoletan izena emandako seme-alabak dituzten familia guztientzat, bai Foru Gobernuak zuzenean kudeatzen dituzten eskoletan, bai Foru Gobernuarekin hitzarmenak dituzten udalen menpeko haur-eskoletan ere.
Nafarroako Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok azaldu duenez, haur eskola publikoen sarearen doakotasuna orain arte inskripzio kuotak ordaindu behar zituzten errentarik goreneko lau tarteetara hedatzeak 3,8 milioi euro inguruko kostua izango du, eta gutxienez 3.300 familia berri izango dira onuradun. Gainerako sei errenta tarteak jadanik doakotasunaren eraginpean zeuden.
Neurri honek dakar "PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak sinatutako 2023-2027ko Gobernu Aurrerakoi eta Anitzerako akordioan jasota dagoen 0-3 etaparen erabateko doakotasunaren helburu estrategikoa lortzea", Hezkuntza Sailaren hitzetan.